Kaixo, lagunak. Badakigu nahiko atzeratuta gabiltzala baina aste berezi hau aprobetxatu dugu ataza batzuk aurrera ateratzeko.
Aurkezpena ikasgelan ikusi dugu. Aipuren bat oso ondo ulertzen ez genuenez denon artean argitzen saiatu gara, gero etxean hobeto
pentsatu ditugu eta berriro ere ikasgelan eztabaidatu eta adostu egin dugu.
Hauxe da Muxikako Urretxindorra eskolan aukeratu dugun AIPUA:
"Lurra ez da gure gurasoen herentzia, gure seme-alaben mailegua baizik" Indiako esaera zaharra.
Guretzako zentzu handia dauka. Denon artean natura zaindu behar dugu. Batzutan ahaztu egiten zaigu Natura ez dela "gurea"
"denona" dela eta denok disfrutatzeko arduragaz kontsumitu behar
dugula. Gainera gaur egun bizi garen guztiok disfrutatu beharko genuke,
ez bakarrik munduko pertsona batzuk; eta orain ez badugu arduragaz
kontsumitzen, zer gertatuko zaie gure atzetik etorriko diren
belaunaldiei?
Ondo pasa oporretan!!!!
Aida, Maialen, Oihane, Ania, Mikel ....... eta gure eskolako lagun guztiak!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: