asteartea, urtarrila 31, 2012

Bihotz-Gaztea ikastola: Deia zabaltzen

Gure ikastola ingurumenarekin oso kontzientziatuta dago eta horregatik duela egun batzuk, konkretuki urtarrilaren 18an gure ikastolan Ikasleen Deia zabaldu eta sinatu egin genuen. Bertan, etapa guztietako ikasle guztiek parte hartu zuten. Bestalde, gure web orrialdearen bidez mundura mezua zabaldu dugu ere gurasoek eta nahi duenak sinatzeko. Klase guztietan konpromisoa aztertu, irakurri eta sinatu genuen. Argazki honetan DBHko 3.B mailako klasean egin zena ikusi ahal da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: