2011/11/29

La Salle Berrozpe (Andoain)

La Salle Berrozpeko 5.mailako ikasleak gara, Iraesen parte hartzeko gogotsu gaude, ea pixkanaka pixkanaka elkar hobeto ezagutzen dugun eta Mundu hobeago bat egiteko konpromezuak BENETAN betetzen ditugun!
Ondo izan!

2011/11/25

Axular BHI (Santurtzi): ingurumena zaintzea oso inportantea da

Kaixo IRAES ikaskideei:


Hona hemen Agenda 21eko egunean Unai, Joana eta Iker etorri berriei ze inportantea den gure ingurumena zaintzen irakurtzen.


Jakin badakizue mendiko gailurrean gaudela. Guk ere Lurra zain dezakegu!!

Elorrio BHI


Kaixo guztiok,
 
Elorrioko institutuko IRAES sareko ekintzaileak gara:

June Graña, Maite Marzana, Ane Berrueta, Ixone Mendizabal, June Martín, Ane Sainz, Iñigo Gallastegi, Victor Bernedo, Juan Crespo eta Ander García.



Gure asmoa DEIA zabaltzea da eta ingurumenaren babeserako sentsibilizazioan jardutea.

2011/11/21

Arrasate BHI


Gu gara Unai, Eneko, Manex, Ane, Amagoia eta Lierni, Arrasate BHI-ko Iraes 21-eko talde eragilea.
 
Lanerako prest gaude eta ikusten duzuenez lorategi berezi hau daukagu gure ikastetxean.

Itsasoko Ama LHI (Santurtzi)

Hona hemen gure aurkezpena. Kostatu zaigu montaia egitea, baina eskola 2.0 ko irakaslearen laguntzarekin lortu dugu.
Kaixo, aurtengo IRAES 21eko Itsasoko Ama eskolako ikasleak gara!!! Desiratzen gaude asanbladara joateko eta ahal izango dugun neurrian zuen eta gure helburuak betetzeko!!!
Ongi etorriak.
Iraia, Ane, Mikel eta Txomin

2011/11/18

Kataluniako Confint martxan

Katalunia
Katalunian martxan dago Confint. Estatuko blog-aren sarrera honetan ikus dezakezueikastetxe batekzelan komunikatu duen

Ave Maria Ikastetxea (Bilbo)

Kaixo:
Estibaliz eta Alexandra gara, El Ave María ikastetxeko DBH 1. eta 2. ikasgeletako ordezkariak. 

Gure ikaskideekin batera Ikasleen deia zabaldu dugu ikastetxean: klaseetan, txoko berdean, web orrian, irakasle-gelan... 
Prest gaude!
Laster arte.

Eskolabarri Ikastetxea (Ermua)

Gu, Eskolabarriko ingurumen batzordekoak, Iraes taldean parte hartuko dugu: 
   3.maila:Igor eta Aner
   4.maila:Alex eta Nerea
   5.maila:Eneko eta Gorka
   6.maila:Paula eta Erika
Ikasturte honetan berriztuko dugu bandera gure lan paregabearengatik.

ZAINDU ZAZU NATURA
ZUREA ETA DENON BABES LEKUA

PLANETA ZAINTZEA
GEURE BURUA ZAINTZEA DA !!

2011/11/15

Orobiogoitia BHI (Iurreta)

Juan Orobiogoitia institutuko ingurumen tailerreko ikasleak  eta Iraes-eko kideak gara. Prest gaude proposatutako ekintzetan parte hartzeko eta bide batez egingo ditugunak  zuekin konpartitzeko.  

Guztion artean, pausoz pauso, mundu hobeagoa izatea lortuko dugu, jasangarritasunaren bidean. Laister arte.

Serantes Eskola


Kaixo lagunak, Serantes eskolako IRAES taldekoak gara. Lehenengo Hezkuntza 4. mailakoak.  Andrea, Lander, Julene, Natxo eta Eukene. 
 
Gure leloa da "SERANTES Eskola, ingurumena hobetzen" eta aurten ia, ia  eskola berria estreinatu dugu. Honekin batera gure argazkia bidaltzen dizuegu. 
Agur.

2011/11/11

Urretxindorra Herri Eskola (Muxika)

Eskolako txoriak behatzeko tokia
Kaixo, IRAES 21 sareko lagunok:

Guk, Muxikako Urretxindorra eskolako 6. mailako ikasleek (Molhammed, María,Olatz, Koldo eta Sorina), bertso polit bat asmatu dugu, ea gustatzen  zaizuen gure sarean jartzeko.

Agur bero bat eta gora ingurumena!!!
                        


               Urretxindorra eskolako  bertsoa
                             Doinua: Habanera


                             Gure herriko eskolak
                             Urretxindorra izena
                              inguru eta natura 
                              apurka bada etena
                              gai honetaz askoz hobe
                              izaten zitzaigun lehena
                              gure artean nagusi
                              astakeri ta kirtena
                              jarraitu ez gero holan 
                             zer izango datorrena?
                             ardura beharrezkoa 
                             eskola ta guztiena
                             horretarako bakoitzak
                             jarri behar dau ahalmena
                            denon artean babestu
                            dezagun  ingurumena

2011/11/10

Elgoibar Ikastola (Elgoibar)

Kaixo lagunok

Aurkezpen honen bidez Iraes 21 en gure burua aurkeztu nahi dugu. Eta denen laguntzarekin hau ondo joatea espero dugu. Gu Nora, Ihintza, Aitor, Ińigo, Gorka, Jon, Ińigo eta Danel gara.

Saiatuko gera egiten ditugun ekintzak aurkezten.

Agur bero bat ikastolako kideengatik.

Axular Lizeoa (Donostia)


Axular Lizeoko ikasle talde bat gara. 

Hemen gara Axularrekin eta zera esan digu: 

- "GEROa garapen jasangarriaren esku dagoela. Beraz, zaindu dezagun gure planeta, gure esku baitago! Animo guztiei!" 


Gure ikastolako webgunearen albistea: Axular Lizeoko IRAES taldea

San Felix Cantalicio (Ortuella)

Kaixo lagunak! 

Ortuellako San Felix ikastetxeko Iraes taldea gara: Irati Lizundia, Beatriz Berlanga, Ane González eta Julen Momoitio. 

Hemen gaituzue gela bateko txoko berdean eta aurtengo maskota lehiaketaren erakusketan.


Nortzuk eta guk, noiz eta orain ingurumenaren alde lan egiteko konpromisoa hartuko dugu.

2011/11/09

"IRAES 21 ikasleak" hurrengo lanak

Kaixo lagunok, IRAES 21 ikasleak sarea martxan...
Orain bi erronka zabaltzen zaizkigu: Confint eta Ikaslen DEIA.

A) Estatuko Confint ospatuko da urtarrilean Gasteizen. Baina arazo bat daukagu, bakarrik DBHko 1. eta 2. mailakoak joan ahal dira. Maiatzean beste guztientzako egingo dugu Euskal Confint. Beraz, estatuko Confint-era EZIN GARA DENOK JOAN, BAINA BAI PARTE HARTU. Zelan? Joateko ahalmena eta ikastetxearen baimena daukatenei lan bat bidaliko diegu, berareik egingo dute, blogean jarriko dute eta, hori bai, GUZTION ARTEAN hoberenak aukeratuko ditugu Gasteizeko Estatuko Confintera joateko. Fale? Beraz, interesatuok laster jasoko duzue egin beharrekoa eta beste guztiok hadi, abenduaren 12an hautaketak hasiko direlako.

B) Ikasleen DEIA: Irakurri baduzue Madariaga Dorretxean idatzitako Ikasleen DEIA, honek Brasileko Arduren Gutunarekin konpromisoa egiten du eta zabaldu nahi da hainbat eragilei, adibidez: ikasle guztioi, irakasle guztioi, zuzendarioi, familiei, lagunei, komunikabideei, herritarrei, udalari eta abarrei. Beraien sinadurak lortu behar dituzue, gure blogaren sinaduren txokoan agertu behar dira, zenbat eta gehiago hobe naturarentzat! Orduan, 
ZER EGIN BEHAR DA? IKASLEEN DEIA eta BRASILEKO GUTUNA ZABALDU behar da eragileen artean, hau da, ekimen bat edo batzuk prestatu behar dira, Ikasleen Deia eta Brasileko Gutuna zabaltzeko, zeinen sinadurak lortu dituzue esan ETA GERO BLOG HONETAN KONTATU: testu labur batekin, argazkiekin, bideoekin, bertsotan... zuek ikusi, ea irudimen hori zelan daukazue.

A! Eta blog-erako aurkezpena egin ez duzuenentzako, oraindik ere onartzen dira.
Ondo izan lagunok!

San Viator (Sopuerta)


Gu San Viatorreko ikasleak gara, (Borja, Joel, Saskia eta Ane)
 
Urtero bezala parte hartuko dugu eskolako agenda 21ean.
 
Naturaren alde gaude eta mundua aldatu ahal dugu...

2011/11/08

Bizkaia Ikastetxea (Zamudio)

Kaixo, Bizkaia ikastetxeko IRAES 21 ordezkariak gara: Borja, Galder, Laura eta Iñigo. 
Argazkian ikastetxearen kanpoaldean gaude, “Bandera”-ren azpian, eta gure ikastetxeko zuhaitz baten ondoan.

Karmengo Ama (Zornotza)


Hemen gaituzue Karmengo-Ama ikastetxeko ekoarduradunak. Gure helburuak, ikasleen gurasoei zabaldu genizkien eta haiek, helburuak sinatuz, kartel handi honetan bakoitzaren eskua markatuz eta esaldi bat naturaren alde jarriz adierazi zuten haien adostasuna.


DENON ARTEAN………BAI!!!!

2011/11/07

IRAES 21 ikasleak: 150 baino gehiago

Aupa koadrila, ohar honen bitartez jadanik IRAES 21 Ikasleak sare honetan zaudetela jakinarazten dizuet:
   - 25 ikastetxe
   - 150 ikasle baino gehiago
Ongi etorriak guztiak. Ea guztion artean planeta politago bat egiten dugun!

2011/11/05

San Jose Floreaga (Azkoitia)

Aupa denoi ! Gu gea Floreagakp IRAES 21-eko ordezkariak : David , Paula , Leire eta Juan Ignacio.   Argazkian   bosgarrena falta zaigu : Maria (soinketan zegoen).
Ikusi duzuenez aurreko ikasturtean landatutako lorak GOOOOOOORAAAAAAAA egin dute.
Beno , laster ebaluaketa amaiera dugu eta azterketa PIIILOOOO...BAT. Espero dugu lan asko ez bidaltzea blog honetan.



AUPA AZKOITIXE!!!!!!! AIOOOOO!

De IRAES21 ikasleak

San Fidel Ik. (Gernika)

"Etorri Urdaibaiko Biosfera Erreserba ezagutzera, 
merezi du eta"

2011/11/02