osteguna, apirila 18, 2024

ESKOLAKO CONFINT - ELORRIO BHI

Elorrioko institutuan pasa den astean egin genuen Eskolako Konfinta. DBH1 mailako ikasleak, ikastetxeko Areto Nagusira eroan eta bertan gure proposamenaren berri eman genien. Plastikoaren inguruan egiten dugun kontsumoaren inguruko hausnarketa egin nahi genuen, jakin dakigulako bere hondakinek ingurumen arazo larria suposatzen dutela. Kontsumo arduratsuago bat helburu eta ahalik eta esparru gehienetan bere erabilpena murrizte aldeko proposamenak jasotzeko ekimena burutu genuen. Hemen
duzue erabilitako aurkezpena, eta bertan (amaieran) ikasleengandik jasotako proposamen sorta, bertan atxikiturik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: