2016/11/24

ALLENDE SALAZAR. 1. LANA

 
Kaixo lagunak!!!

Gu Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxekoak gara: Garoa,  Paule, Ioritz eta Sakar.

Guk IRAESen parte hartzen dugu eta guretzat oso garrantzitsua dela parte hartzea esan nahi dizuegu.


Eskola hobetzea da gure helburua: Energia aurreztea, ura zaintzea, zaborrak ontzietara botatzea eta janari osasuntsua jatea. Hau bultzatzeko kanpainak egiten ditugu eta  sare honetan jakinarazi nahi dizuegu, honela denon eskolak hobetu ahalko ditugu gure ideiak elkar trukatuz.

Hemen bidaltzen dizuegu gure argazkia.

2016/11/17

IRAES Estatuko III.Confintean

IRAESeko txokoa Esperientzien Azokan, Estatuko III Confintean, Logroñon, 16tik 19ra arte.
10 sare, 9 Erkidego autonomo, 120 gazte, mila gogo, mila desio. 
Lana, elkartrukea, ezdabaida, ekimena: ingurumen hezkuntza.

Bihotz Gaztea: 1go jarduera




Kaixo,

Bihotz Gazteko LHko ikasleak gara, bederatzi eta hamaika urte tarteko haurrak. Gure izenak hauek dira: Eleder, Lander, Asier, Hodei, Irati, Uxue, Edur, Iker, Galder,Aitor,Olatz eta Ixone.
IRAES 21EAN GUZTIOK LANEAN
Guri garrantzitsua iruditzen zaigu IRAES 21 sarean parte hartzea gure mundua zaindu behar dugulako dituen mehatxuen aurre: aldaketa klimatikoa, kutsadura, desagertzeko arriskuan dauden animaliak eta landareak….
Agur bero bat.


2016/11/16

Andra Mari Ik: 1. LAN PROPOSAMENA



Kaixo lagunok:
Gu Andramari ikastolako D.B.H. 1eko ikasleak gara: Iraitz, Ane, Naia, Matxalen, Paul A., Paul S., Luken eta Kerman. IRAES 21eko bloga aurrera eramateko aurkeztu gara. 
Gauza txiki batetik handia egin ahal dugu. ANIMO!!


Gaur Estatuko III Confint hasten da

Gaur Estatuko III Confint hasten da, Logroñon, 16tik 19ra arte. Bertan 9  erkidego autonomoko 120 gaztek beraien esperientzien trukaketa, ingurumen problematikei buruz ezdabaidatuko dute eta proposamenak burutuko dituzte.
Guzti honen berri ESenREDeko blog berrian: https://esenred.blogspot.com.es/

ESKOLABARRI:1.lan proposamena


KAIXO GUZTIOI! HEMEN ESKOLABARRIKO IRAESEROAK!!

Guretzat, sare honetan parte hartzea inportantea da beste lekuetako ikasleekin lanak eta esperientziak konpartitzen direlako. Adibidez, iazko Confint bezalakoa.
Argazkian, asmatu dugun leloa irakur dezakezue. 
Badakizue, ondo pasa eta lanari ekin!

2016/11/14

2.lan proposamenerako data

Ahaztu genuen data jartzea. Abenduak 2 baino lehen jarri dugu. Asmoa da proposamen guztiak biltzea eta Karmeleri bidaltzea. Bere erantzuna, posible bada, Gabonak baino lehen publikatzeko.
Ondo izan, animua eta aurrera!!!
Erronkak merezi du eta!!!

- - -

Beste alde batetik, eta honekin batera lotuta, hau zabaldu nahi baduzue...


https://www.internationalanimalrescue.org/orangutan-calendar-2017

BEURKO BHI: 1.Lana


Kaixo. 
Beurko BHIko Mikele, Maria, iñigo eta Aketx IRAESeko ordezkariak gara.
Batez ere inportanteak diren bi arrazoi daude parte hartzeko IRAESeko  sarean. Alde batetik, beste ikastetxeko ikasleekin harremanak sortu eta areagotzeko, beste aldetik, sarean parte hartzeak aukera ematen digu ideiak, baliabideak, esperientziak eta abarrak trukatzeko. 

​Ilusioarekin hasi gara erronka berri hau.
Beurko BHIko Iraes21 ikasleak.

2016/11/10

IRAES euskadi.eus web orrialdean


IRAES 21 euskadi.eus web orialdean: http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/35319-red-vasca-escuelas-sostenibles-iraes-participara-iii-confint-estatal

IRAES eskola jasangarrien euskal sareak Estatu mailako III. Confintean parte hartuko du





  • Ingurumen-heziketako prozesua, lurrak bizi duen ingurumen-krisiarekiko konpromisoa eta erantzukizuna ager dezaten gure gazteek

IRAES 21 eskola jasangarrien euskal sareak azaroaren 16a eta 19a bitartean Logroñon egingo den “Lurra zain dezagun” III. Confint - Gazte Konferentzian parte hartuko du. Bertan, jasangarritasunaren alde lan egiten duten hamar eskola-sareko gazteak parte hartuko dute, Euskal Herriko 6 eskolako 12 neska-mutil tartean.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik azaldu duenez, "lurrak pairatzen duen ingurumen-krisiaren aurrean gazteen konpromisoa eta erantzukizuna lortu nahi duen ingurumen-heziketako prozesu bat da Confint delakoa. Adin eta herri, erkidego, herrialde eta kontinente ezberdinetako gazteen arteko ekintza interaktiboa da konferentzia, non aipatuek elkarren artean ikasi eta lan egingo duten, helburu bakarrarekin: lurra zaintzea”.
Prozesuaren oinarria da “gazteek gazteak aukeratzen dituztela, gazteak hezten dituztela eta belaunaldi batek bestearekin bat ikasten duela". “Prozesu horrek planifikazioa, ikerketa, eztabaida, hautaketa, proposamenak eta gizartea eraldatzeko ekintzak hartzen ditu barne, eskola, erkidego, Estatu, Europa eta nazioarte mailan gauzatzen direnak”, gaineratu du Ana Oregik.
Gaur arte, zazpi Euskal Confint egin dira Euskal Herrian, Madariaga Dorreko Euskadiko Bioaniztasun Zentroan; eta Estatu mailako bi konferentzia. Lehena Gasteizen izan zen (2012), Eusko Jaurlaritzak antolatua, eta bigarrena Bartzelonan (2014) egin zen, Kataluniako Generalitateak eta hiriko udalak antolatua. Estatu mailako konferentzien harira, Europa mailako bi konferentzia egin dira Bruselan dagoen Europako Toki eta Eskualde Mailako Administrazioen Kontseiluan (2012 eta 2015) eta IRAES 21 bietan egon da presente. Horiek guztietan, gazteen ordezkariek beren konpromiso eta eskaera guztiak maila ezberdinetako agintari politikoen esku utzi dituzte.
Confint prozesuak ikasleen ingurumen-gaitasunak garatzen ditu, ikaslea irakaskuntza-prozesuaren protagonista egin eta krisi globalak eskatzen dituen gizarte aldaketen partaide aktiboa bilakatzen baitu.

Begoñazpi Ik: Lehenengo lan proposamena


Arratsalde on,

Begoñazpi ikastolakoak ikasleak gara eta iraes21-eko lan proposamenak egiteko, blog bat sortu dogu: 

Begoñazpi_IRAES21

Email honetan erantsita gure taldeko argazkia dago. Hona hemen gure hausnarketa,

Gu Jon Llodio, Lander San Andres, Naia Santos, Unai Gomez, Arrate Perez, Alex Cascos, Iraide Florez eta Mikel Esparta gara, aurtengo DBH1 eko Iraes 21 eko  taldea.  
Gure ustez, natura eta ingurumena zaintzea oso garrantsitzua da. Ondo deritzogu beste ikastola batzuekaz topo egiteari eta lagunak egiteari. Hau guztia dala eta, Iraes 21-eko taldea sortu dogu.

Adeitasunez Begoñazpi ikastolako Iraes21 taldea.

2016/11/04

El regato eskola: 1.lana


Aurten IRAES 21 taldea El Regatotik gatoz eta ikasle hauek osatzen dugu: Maria Ibañez, Irune Arnaez, Beatriz Rey,Alejandro Martinez,Xabier Cigaran, Iñigo Fernandez eta Irati Larrea.

GURE HAUSNARKETA

Gure ikastetxea naturaz beteriko esparru batean dago kokatuta, denontzako oso garrantzitsua da asko zaintzea eta errespetatzea. Gehiago kolaboratzeko kurtso honetan Iraes taldean gaude, gure lurraren osasunak asko kezkatzen gaituelako, eta gure ekarpen txikia egin nahi dugulako.
Nahiz eta gure ekarpena txikia izan, denon artean gizakiok lurrari egin diogun kaltea murriztea lortu ahal dugula pentsatzen dugu.

Beranduegi izan baino lehen… ARITU !

2016/11/03

IRAES 2016-17: 2.lan proposamena

Hona gatoz 2.lan proposamenarekin, sorpresa polita daukagu lan pixka baten truke. Kontuz, lan honen ezaugarriak direla eta data tope bat daukagu: abenduak 2.
Zer dala ta zer dala, aurkezpen honetan ikusiko duzue:



Oraindik ere 1.lan proposamenerako lanak aurkeztea posiblea da. Horretarako ez dago eperik.

2016/11/02

Elgoibar Ikastola Iraes 1.lana

Kaixo Iraes lagunok!

Elgoibar Ikastolako ikasleak gara eta gu gara aurtengo Iraes taldeko partaideak, batzuk berriak eta beste batzuk urteetan lanean gabiltzanak: Gorka, Jon, Maialen, Malen, Olatz, Pablo, Ihintza, Galder, Maddi, Joseba eta Telmo.

Iraes-en parte hartzea garrantzitsua iruditzen zaigu arrazoi desberdinengatik: Ingurumena hobetzeaz gain, Ikastola hobetzen laguntzen digulako. Horrez gainera, gure ondorengoak izango diren ikasle gazteagoei, gauza guzti hauek erakusteko aukera eskaintzen digulako baita ere.

Hona hemen gure lehenengo lana, gure argazkia eta leloarekin: