2011/12/22

Karmengo Ama (Amorebieta): Deia zabaltzen

Amorebieta-Etxanoko KARMENGO AMA IKASTETXEko Hezkuntza Elkarteak urtero Gabonetako itxaropen eta maitasun giroan, Gikore gure Elkartasun Proiektuaren inguruan, material birziklatuekin egindako Jaiotzen erakusketa eta  erabilitako jostailu, liburu eta eskulanen azoka ospatzen dau.
Aurten, Ikastetxeko familiei, ekintza hau, argazkian adierazten dan moduan, IRAES21 DEIALDIA zabaltzeko ere erabili dogu, http://iraes21-ikasleak.blogspot.com blogaren barr emonez 
Danori eskerrak emonez, guztion onerako eragina izan dagiala espero dogu!


La Comunidad Educativa de KARMENGO AMA IKASTETXEA, de Amorebieta-Etxano, todos los años, en el ambiente de Esperanza y Amor que impulsa la Navidad, celebra, en torno a nuestro Proyecto Solidario Gikore, una exposición de Belenes, realizados con material reciclado y un rastrillo de juguetes, libros usados y manualidades.
Este año, hemos aprovechado esta ocasión para difundir el llamamiento de IRAES21 y el blog http://iraes21-ikasleak.blogspot.com, tal como se ve en la imagen.
Agradecemos a todos su colaboración. Estamos seguros de que esto revertirá en el beneficio de la Humanidad.

San Viator (Sopuerta)

San Viatorreko ikastetxekoak ura aurrezten jarraitzen dugu eta aste hauetan zehar komunetan ,jantokian, iturrietan... horrelako kartelak jarri ditugu.
Argia aurrezteko pasabideetan eta klaseetan hainbat txartel ditugu, argia itzali behar dela gogorarazteko. Gainera, Komando Berdea eta Iraes 21 taldekook, gure ikaskideak klasetik irtetzerakoan argia itzaltzeko gogorarazten diegu eta klaseetako errezelak (kortinak) zabaltzen ditugu kaleko argi naturala sartzeko, eta horrela argi artifiziala hainbeste ez erabiltzeko.

San Jose Floreaga (Azkoitia): DEIA zabaltzen

Egun on! 
Gaur izan gara Udaletxean!!!
Alkatearekin hitzordua izan dugu eta eskatu diogu DEIA zabaltzeko Azkoitiko herrian Udaletxeak dituen mekanismoekin. Kontsejupetik aldizkaria eta web orrian. 
Aprobetxatu dugu CONFINTerako egin dugun lana aurkezteko.

2011/12/14

Kantauri BHI (Santurtzi)

“Lurra ez dugu gure gurasoengandik jaraunsten, gure seme-alabei maileguz heltzen zaigu”.
Oso erraza da esatea Lurra zaintzen dugula, “murrizten, berrerabiltzen birziklatzen dugula”, baina gero ailegatzen da momentua betetzen ez denean,  nazioengatik, enpresengatik, sozietateengatik, pertsonengatik... Gure ekintzek errazenak eta merkeenak izaten amaitzen dute. Horregatik Kantaurin daramagu urte batzuk lan egiten gure ekintzak hobetzeko, GUREA EZ DEN Lurra maitea hobetzen laguntzen. Gizakia ez da inoiz Amalurraren jabe izan, guztiz alderantziz da.
“No heredamos la Tierra de nuestros padres, la tomamos prestada de nuestros hijos”. 
Es muy fácil decir que cuidamos la Tierra, que “reducimos, reutilizamos y reciclamos”, pero luego llegan momentos en que no se cumplen, bien sea por naciones, empresas, sociedades, personas… Nuestras acciones acaban siendo las más fáciles y baratas que podemos tomar, la Tierra no podrá aguantar. Por eso en Kantauri llevamos varios años trabajando para mejorar nuestras acciones, ayudando a que la querida Tierra que NO ES NUESTRA también mejore. El ser humano nunca fue dueño de Gaia, es justamente al revés.
“El error consistió
en creer que la tierra era nuestra
cuando la verdad de las cosas
es que nosotros somos de la tierra”
 Nicanor Parra
Eskerrik Asko
Zorionak eta Urte Berri On
Kantauriko IRAES 21eko ikasleok

2011/12/12

Confint-Esp: Kartelak

Estatuko Confint-era joateko ordezkarien hautaketa!!!
Hona hemen Estatuko Confint delakoan parte hartzeko kartel erakusketa eta hautaketa prozesua: 
goiko "Confint-esp: Kartelak" fitxan 
edo

  
IRAES 21 karnetaren kodea barik ezin da botoa eman.

2011/12/09

Confint Alkateen Itunaren Nazioarteko Konferentzian (Europako Parlamentuan)

Brasileko Gazteen Nazioarteko Konferentzian, gure Eskolako Agenda 21 eta IRAES 21eko ordezkariak, Amaia eta Brian lagunekin ibili ziren Galiziako Silviak eta Frantziako Baptistek izugarrizko emanaldia eman dute Europako Parlamentuan, Conferencia Internacional del Pacto de los Alcaldes delakoan.
Ikusi zelan egin duten eta, nahi baduzue, zer iruditzen zaizue komentatu ("comentarios" estekan jo eta idatzi).



Beurko BHI (Barakaldo)

Kaixo,


Jon, Uxue, Owen eta Amaiur gaituzue, Beurkoko bigarren mailako ikasleak.

Lan egiteko eta Lurra zaintzeko prest sartu gara proiektu honetan.

Planeta hau hobetzeko itxaropenarekin gabiltza eta ahal dugun guztia egingo dugu lortu arte!

2011/12/07

Elgoibar Ikastola: Bigarren eskuko merkatua

Kaixo eta egun on!
Orain 2. eskuko merkatuari buruz hitz egingo dugu:
Bakoitzak erabiltzen ez zituen josatiluak, ikusten ez zituen pelikulak... ikastolara ekarri zituzten, eta gero, agenda 21-eko eta Iraeseko arduradunek produktuei etiketak jarri eta kaxetan sartu zituzten.
Gero, kaxak erdiko aretora eraman zituzten. Feria egin zen egunean udaletxekoak kamioi batean kaxak elgoibarko "plaza txikira" eraman zituzten. Gero, ikastolako ikasleak ( LH 5 - DBH 4-ko ikasleak) produktu horiek saldu zituzten. Eta guztira %33-a saldu genuen. Eta ehuneko 80 a ikasleentzako izan da eta beste ehuneko hogeia zentrorako izan da.
Oso esperientzia ona izan da eta oso ondo pasatu dugu.
Beno ba! Aio!




2011/12/05

Elgoibar Ikastola: Gutuna zabaltzen


Gure ekintza, jolasak antolatzea ikasle txikiagoei kontsumo irunkorragoa bultzatzeko. Beste ekintza bezala ikastolan egin zen konferentzian aukeratu genuen. Lehenengo bi geletan jokoak aukeratu genituen. Ondoren gela bi taldeetan banatu eta jokoak prestatu genituen. Gero bakoitzak euren geletara umeak ekarri eta jokoak egin genituen.

San Jose Floreaga (Azkoitia)

Arratsalde on! Hasi gara gure ekimenak kartulinetan ipintzen.
Kosta zaigu erabakitzea zer ipini eta nola adierazi, baina ordezkariak egin dugu lau muralen “krokis” antzeko bat eta beste ikasleekin batera lanean hasi gara, ea amaitzen dugun hurrengo asterako lana.
Erantsita bidaltze dizuegu lanean ari gareneko pare bat argazki. 
Gero arte.
Azaroaren 24an Azkoitiko Elkargunean, Eskolara Oinez hitzaldia eman genuen floreagako EA21eko koordinatzaileek eta bertan gure abestia estrenatu genuen.
2010-11 ikasturtean Eskolara Oinez bertso lehiketa antolatu genuen, eta aurten bertso irabazleak aprobetxatuz moldaketa hau egin dugu. (ikusgai bideoan)


2011/12/01

Elgoibar Ikastola: Gutuna zabaltzen irratiatik

Guk 2010. urtean Ikastolan egin genuen konferentzian hautatu genituen gure ekimenak. Guri tokatu zitzaiguna irrati saio bat egitea izan zen.Bertan Brasileko konferentziako 8.eta 9. ekin oinarrituta egin dugu, hau da garraio berriztagarri eta mugikorrak zabaltzea eta bultzatzea.
Aurten berriz ekimen hori DBH2. mailako ikasleak burutu egin dugu guri tokatutako ekimena. Lehenengo bi klaseetan bolondresak eskatu genituen eta bolondres horiek gidoia egin zuten, ondoren gidoa zuzendu ondoren grabatzera pasa ginen.
Emaitza gure iastolako agenda 21-eko blogean ezarrita dago, horrela denak entzun ahal izateko.
Hemen dijoaz baita ere lan honen argazki batzuk eta irrati programa.Txertatuta dijoan irrati programa audacitin dago baina blogera igotzeko gogear programa erabili dugu.
Hemen bidaltzen dugu lotura: http://elgoibarikastolaagenda21.ikasblog.net/
. Agur bero bat.