Ingurugelak izeneko
ingurumenarekiko hezkuntza-ikastegiek 25 urte bete dituztela ospatzeko
eta Eskola Agenda 21eko ezartze sendoari esker lortutako xedeak
ospatzeko Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi
Donostiako Kursaal jauregian egin den ekitaldian izan dira gaur.
Ekitaldi horretan Euskal Autonomia Erkidegoko laurehun ikasle eta
irakasle ere izan dira. Euskal Autonomia Erkidegoko 23 zentrori «Eskola
jasangarriaren» saria eman zaie ekitaldi horretan.
Sari hori, guztira,
90 ikastetxek jaso dute; eta, horrela, «jasangarritzat» jo daitezke
ofizialki. IRAES sarean dauden ikastegi hauek kalitate-antolamendu eta
-hezkuntzaren eredua osatzen dute, eta ikastegi horien esperientzia
erreferentzia bat da bai EAEko gainerako zentroetarako bai hezkuntzako
nazioarteko foroetarako.
Argazki ofizilen zain, JoseManuk ateratakoak hemen daukazue: https://plus.google.com/photos/109749500637837123048/albums/6078519605247282689?authkey=CLuBn8i27evj0QE
(Nahi dituzuen argazkiak: ezkuineko botoia eta 'gorde...' ditzakezue.
Kalitatezko baten bat nahi izanez gero: eskatu ohiko posta elektronikoan)
Bideotxo bat eta berria Irekian: http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/22793-lehendakari-urkullu-destaca-contribucion-los-centros-educacion-ambiental-ingurugelak-para-que-euskadi-sea-sostenible
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: