asteazkena, abendua 23, 2015

Zorionak eta urte berri on


Beurko BHI

Ondoko webguneko loturan sakatzean ikusgai izango dituzue Beurko BHIk Agenda21 proiektuan 1.Hiru hilabetean egindako jardueren deskribanea eta irudiak. Mila esker emandako laguntzagatik. 
http://ag21beurko.blogspot.com.es/2015/12/abenduak-22-gabonetako-oporraldia.html



C. Vizcaya



Zorionak eta urte berri on!! Colegio Vizcaya- tik

Beurko BHI: 3.lana

​AINTZINAKO GABONAK ETA GAURKOAK
Aintzinean festak oso desberdinak ziren gaurko egunekin konparatuz.
Mezatara joaten ziren 24aren gauerdian (misa del Gallo), eta 25ean igandeko mezatara. Opariak praktikoak ziren (pijamak, alpargatak, galtzerdiak...), eta askoz opari gutxiago egiten ziren (opari bat pertsona bana). Batez ere Errege egunean egiten ziren, baina Gabonetako egunean ere.
Jateko, menua guztiz ezberdina zen. Herri txikietan, oilasko bat hiltzen zen, eta barazkiak edo garbantzuak jaten ziren. Postrerako, haiek egindako pastak eta turroiak.
Etxeko familia elkartzen zen bakarrik (lehengusu-lehengusinak eta osaba-izebak ez). Ez zen apaintzen (belenik, zuhaitzik ez). Eta arratsaldea herri guztia dantza egiten pasatzen zuten.
Urte berriaren bezperan, abenduaren 31-an, familia berriro elkartzen zen afaltzeko.  Jendea ez zen kalera ateratzen, eta ohera joaten zen, gaur egun ez bezala. Ez ziren ez kanpaiak ospatzen, ezta mahatsik jaten.
Errege egunean zapatak tximiniaren azpikaldean uzten ziren, sukaldean.
Hausnarketa txiki honen ostean, ikus dezakegu gure arbasoek bizi izandako tradizioen eta gaur egunekoen arteko desberdintasunak nabariak direla. Gaur egun tradizio hauek ospatzeak dakarren kontsumo masiboak ez du ezer ikusi beharrik aurrekoekin.
Eskerrik asko,  gabon zoriontsuak ospa ditzazuen opa dizuegu. Urte berri on.
Barakaldoko Beurko BHItik, Eneko, Aloia, Eneko eta Angela.

osteguna, abendua 17, 2015

Bihotz Gaztea: 3.lana

Elgoibar Ikastola: 3.lana


Aita Larramendi: zorionak

Lan proposamenekin ari bagara ere, gabonei begira gure Ikastola eta herria (Andoain) girotzeko apaingarri jasangarriak erabiltzen ditugu. Horren bi adibide bidaltzen dizkizuegu orrian zintzilikatzeko eskaerarekin batera.

Besterik gabe, gabon zoriontsu eta jasangarriak izan ditzazuela!

IRAES taldea.

Aita Larramendi Ikastola, Andoain

Karmengo Ama: 2.lana


Arrasate BHI: 3.lana

3. lanari "Karten magia" deitu diogu, 

Ikastetxeko Agenda21-eko ordezkari laguntza eskatu genien, galdetegi baten bidez. (http://goo.gl/forms/COU0jK2ZrE) eta gero Pixton programa erabiliz komiki bat egin dugu, 

Ikastetxean komikia gustora hartu da.
Ondo pasa gabonak

asteartea, abendua 15, 2015

San Jose – Carmelitas: 1.lana


Kaixo guztioi!
San Jose – Carmelitas Ikastetxeko IRAES taldea gara. Bagaude DBH 1-
etik Batxilergora arte ikasleok. Guztion artean antolatzen ditugu IRAES aktibitate guztiak. 

Hemen gaude kartelak prestatzen


astelehena, abendua 14, 2015

Franciscanas Montpellier: 2.lana


Xabier Munibe BHI: 1.lana



Kaixo denoi, Xabier Munibe BHI-ko ikasleak gara, eta halako batean animatu gara proiektu honetan parte hartzera.

Naira, Elene, Julen, Asier, Ane eta Ivan gara, eta Eskola  Agenda 21ean sartuta gaude.
Ikasturte honetan elikadura jasangarria lantzen ari gara, eta informazio guztia zabaltzeko ikaskideei hainbat bide desberdin erabiltzen ditugu: Web orria, txoko berde, aldizkaria…
 

Elgoibar ikastola


igandea, abendua 13, 2015

Beurko BHI: 2.lana



Aldaketa klimatikoak ekarri duen  gaurko  egoera aztertzen badugu azpimarratuko genituzke ondoko kontzeptuak:
MURRIZTEA: guztion ardura, agintariena zein heritarrena,  gasen emisioak murrizteko neurriak hartzea izan behar da.
MOLDATZEA: espeziea ingurunera belaunaldi batzuetan moldatzen denez  garaia da aldaketa klimatikoaren ondorioak gutxitu  ahal izateko, hala nola garraio publikoak erabiltzea, energía berriztagarriak ezartzea, kontsumoa neurtzea,...
DESBERDINTZEA: aldaketa klimatikoa ekiditzeko neurriak hartzerakoan pertsonen artean, herrien artean eta estatuen artean era desberdinetan ardura banatzeko beharra dago, kontuan harturik errunduntasunak, gaitasunak, pobrezia, azpiegiturak...


Ave Maria: 1.lana

Kaixo Paula,Bea,Naiara,Vori eta Lander gara . El Ave Mariako ikastetxean ikasten dugu. 1.DBH eta 2.DBH2 mailako ikasleak gara.
Aurten Iraes 21eko batzorde arduradunak gara.
Azaroan Sukarrietarara joan gara Planeta Berdea proiektua lantzera. Ondo pasatzeaz gain gauza asko ikasi ditugu. Laburpen moduan mural handi bat egin dugu eta konpromisuak sinatu ditugu. Orain gelan gelan jarri dugu.


Gure ikastetxeko biodibertsitatea aztertzeko, lorategian QR kodigoak zuhaitzetan eta landaretan jarri ditugu.
Egiten dugunari buruzko informazioa zabaltzeko txoko berdea erabiltzen dugi.
Ikastetxeko web orrialdean informazio nabariena eskegitzen dugu .


Geletako arduradun bakoitza hilabetero agenda21eko ordezkariarekin batzen gara eta ideiak eta proiektuak azaltzen dizkigu gu gero klasean aurkezteko. Gaur kontsumo dekalogoa landu dugu.


 

asteazkena, abendua 09, 2015

Elgoibar Ik: 2.lana



COP 21:
Parisen egiten ari den konferentzia honek duen garrantziagatik. Bertan hartuko direlako erabakiak.


Justizia:
Jende asko hiltzen ari delako, ez diogulako arreta handirik jartzen eta ez dugulako  ezer  egiten hau konpontzeko.

Larrialdiak:
Klima aldaketa dela eta, gero eta uholde, tenperatura aldaketa eta hondamendi ekologiko gehiago gertatzen direlako.