asteartea, urtarrila 31, 2023

ELGOIBARKO IKASTOLA

 Hona hemen Elgoibarko ikastolak beraien  agenda 2030reko koordinatzaileari eginiko elkarrizketa 2.Lan Proposamenean: 


ostirala, urtarrila 20, 2023

LAURO IKASTOLA 2.LAN PROPOSAMENA

 Hemen ekartzen dizuegu Lauro ikastolak eginiko 2.lan proposamena non agenda 2030eko koordinatzailea Jon Andoni Gomez elkarrezketatu duten.

Maristas San Miguel Zalla 2. Lan Proposamena

 "Kaixo guztioi,


Hemen Itzaliargiak taldeak egin zuen elkarrizketa Maristas San Miguel-eko bi irakasleei IRAES21-en egiten dugun ekintzei eta antolakuntzari buruz.

Hurrengora arte"




osteguna, urtarrila 19, 2023

EGUZKIBEGI IKASTOLA 2. LAN PROPOSAMENA

 Epa talde!

Hemen duzue gure 2.lan proposamena. Kasu honetan, Davidi, gure ikastolako jasangarritasun egokia izateaz arduratzen den irakasleari egin diogu elkarrizketa. Espero dugu asko gustatzea eta gure ikastolaz gehiago ikastea!

asteartea, urtarrila 17, 2023

CONAMAZ, AMAIUR ARTETXE, ZORNOTZA IKASTOLA

 

Andrea eta biok handik oso esperientzia polita ekarri genuen eta gauza berri asko ikasi ere egin genituen: askotariko ikasketadun  jendea, denetariko postuetan lan egiten zuen jendea…  Beraz, mota askotako iritziak eta ikuspuntuak entzun genituen. 

Gainera, lagun onak egin genituen bertan, 24h pasatu genituen elkarrekin, eta gauza askoren inguruan iritziak partekatzeko eta gure gauzak partekatzeko astia izan genuen.

Gure iritzia eman genuen eta gure lurraldean eta eskoletan gertatzen diren egoerak eta biodibertsitatearen inguruan egiten diren ekintzak azaldu genituen.

Oso gustura sentitu ginen, bai tokatu zitzaigun gaiarekin, biodibertsitatearen galera, bai jendearekin.

Agur bat!

Amaiur Artetxe, Andramari Zornotzako Ikastolatik

astelehena, urtarrila 16, 2023

SANTA MARIA IKASTETXEA PORTUGALETE 2. LAN PROPOSAMENA

 Kaixo;

Portugaleteko Santa María ikastetxeko iraeseroak gara eta gure ikastetxeko EA2030ko talde koordinatzaielari egin diogun elkarrizketa bidaltzen dugu.
Ondo izan.
DBH2ko iraeseroak.

osteguna, urtarrila 12, 2023

astelehena, urtarrila 09, 2023

3. lan proposamena

 

 

3. LAN PROPOSAMENA

  1. Sarrera: Gogoratzen duzue zelan gure IRAESeko bi lagunek CONAMAn parte hartu zutela? (esteka honetan daukazue informazioa).

Estatu mailako foroa izan zen baina nazioarte mailan ere, badaude beste batzuk, adibidez COP27 barruan egindako gazteen COY17a. Honi buruzko informazioa, berri hauetan daukazue: "El ojo critico de la COP27"  eta Conferencia de la juventud.

Lehen albiste horretan hau aipatzen da:

"Gazteen parte-hartzea klima-aldaketaren gobernantzaren ikuspegi holistiko batean txertatu behar da, egiturazko aldaketa sakonagoak gerta daitezen", esan zuen Claudia Ondo Youth Connekt Gabón-eko koordinatzaile nazionalak. "Horretarako, gazteen eta helduen arteko botere-banaketa onartu behar da. Eta pentsatzen duguna esaten uztea, gure istorioak kontatzea eta etorkizun erresilientea eta gizarte klimatiko neutroa lortzeko gure konponbideak eskaintzea esan nahi du."

  1. Zuen iritzia: Ados al zaudete aipatzen denarekin? Zuen ikastetxean ba al daukazue momentu eta espaziorik zuen iritziak, proposamenak etab. azaltzeko? Zelan hobetuko zenituzkete ikastetxeko egitura horiek?
  1. Ataza:

1-      COY17ren dokumentu honetan gai desberdinei buruzko lanketa egin zuten. Aukeratu zuen ikastetxean lantzen ari zareten gaiarekin lotuta dagoena.

2-      Atal hori irakurri eta aztertu.

3-      Ikas komunitateari azaldu nahi duzuen moduan zuen gustoko tresnaren bidez (asanblada, PPTa, bideoa, irratsaioa, podcast, Tik-tok…):

-          COY 17a zer den.

-          Gazte horien eta zuek gehitu ditzakezuen proposamenak eta aldarrikapenak.

4-      Email honetara 21iraes@gmail.com egindakoa bidali.


                    Animo lanarekin!!!


 

astelehena, urtarrila 02, 2023

GASTEIZKO EGIBIDE IKASTETXETIK BIDALITAKO IRUDIA ETA HAUSNARKETAK

Hara ze irudi(neguko arrosa) eta hausnarketa bidali dizkiguten Gasteizko Egibide ikastetxetik.

Eduardo Galeanoren esaldi bat partekatzen dut:

"Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezake"

Halaber, Gabonetan nire ikasle batek bidali didan gogoeta bat helarazi nahi dizuet, Gabonetako zorion-adierazpen gisa:

"Prozesu bakoitzak ikasi behar dugun zerbait irakasten du" (Charles Dickens)