http://www.bizkaia21.net/fitxategiak/09/bizkaia21/Bizkaia_Maitea/PDF/Uda_14_2_IngurugelaCeida.pdf
Ingurugelak 25 urte bete ditu!!! Eta ospatuko dugu!!!
Ingurugela, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Zerbitzua da, orain dela 25 urte jaio zen eta hortik hona, jasangarritasunerantz abiatzeko ikastetxeak laguntzen egon da eta jarraituko du. Eskolako Agenda 21 programa gidatzen du eta IRAES sarea kudeatzen du.
“25 urte
jasangarritasunaren alde” ekitaldia Ingurumen Hezkuntzari buruzko atzerako
begirada bat izan nahi du, nazioarteko planteamenduekin bat datorren
etorkizuneko ikuspegi baten aurkezpenarekin batera. Urte hauetan mundu
jasangarriago baten alde lan egin duten pertsonai eta gertaeren errepasoa:
Ingurugela , Eskolako Agenda 21, Ingurumen Hezkuntza zentroak eta programak,
ikastetxeak, etab…
Ekitaldia
bera “Eskola Jasangarria” errekonozimenduaren prozesua gainditu duten 23
ikastetxe saritzeko eszenatokia izango da, bere eguneroko funtzionamenduan
Eskolako Agenda 21 programak markatzen dituen jasangarritasuneko printzipioekin
koherentzia frogatu dutenak 2013-2014 ikasturtean.
Era
berean emanaldi ezberdinak egongo dira, eta horietako bitan Intxaurrondo
Ikastolako eta Orioko Ikastolako ikasleek izango dira protagonistak.
Lehendakaria
ekitaldiaren buru izango da, eta aurkezle lanetan Urko Aristi izango dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: