asteazkena, urria 30, 2013

Franciscanas de Montpellier

"Gu Franciscanas de Montpellier Ikastetxeko ikasleak gara.
Gure izenak Oihane, Irati, Eder, Eneko, Jonathan eta Irati dira,2. eta 3. DBH-koak, eta IRAES partekideak gara.

Abentura honetan apuntatu gara egiten ditugun gauza guztiak zabaltzeko.
Iaz, gutako 4 Busturiara joan ginen beste ikastetxeekin egindakoari eta egin beharrekoari buruz hitz egiteko"  
    

asteazkena, urria 23, 2013

IRAES Taldeak: ongi etorriak eta lehendabiziko lana (Intermon Oxfam - Blog Action Day)

Ongi etorriak IRAESeroak!!!

Ikasturte honetan hainbat errokei erantzun behar diegu. Prest zaudete?

Hona hemen lehendabiziko lana:
1. Behean dagoen aurkezpena (ppt) ikusi. Bertan, munduan dauden hainbat herrialdeetako ikastetxeak agertzen dira. Aztertu lasai-lasai.

2. Zuen ikastetxea falta da, ezta? Beraz, iraes21ikasleak-a bildua-gmail.com e-helbidera hau bidali behar duzue:

2.1 Zuen ikastetxearen IRAES Taldea aurkeztu behar duzue eta zergatik apuntatu zarete abentura honetara kontatu era labur batez.

2.2 Zuen ikastetxearen edo ikasgela baten argazkia behar dugu. Esanguratsua izan behar da, hau da, ikastetxearen eguneroko bizitza adierazten duena. Zuen ikastetxearekin osatuko dugu aurkezpen berri bat. Jakina, baztertxo batean IRAES 21 ikurra agertu beharko da, je, je, je...

2.3 Aukeratu herrialde bateko ikastetxea eta hiru galdera hauek erantzun:
     - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxearekiko berdintasunak.
     - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxearekiko ezberdintasunak.
     - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxeari buruzko hasunarketa: zergatik aukertau duzue? zer pentsatzen duzue egoera horretaz?... Egin zuen hausnarketa!!!



Argazki hauek liburu honetatik hartuta daude: 
 "Écoles du monde" Milan-Jeunesse Ed. 2007.
Aurkezpena jesiteko: hemen klikatu.


Epea: azaroaren 15a. Gero ere, ekarpenak onartuko dira, baina bigarren lanarekin agertuko gara.
Oraindik ere IRAES Taldeak osatzeko epea zabalik dago, ez dago mugarik.


osteguna, urria 03, 2013

Benito Lertxundi: Txingudi bizipen margotuak

Benito Lertxundiren abesti berri bat da 'Txingudi bizipen margotuak'. "Orioko bardoa"k Txingudiko badiari eskaini dio:

asteazkena, urria 02, 2013

Gure basterrak

IRAES taldeak osatzen diren bitartean, hona hemen Mikel Laboa handia "Gure basterrak" abesten: