Gaur Nazioarteko emakumeen eguna da eta dakizuenez
aurten mugimendu
feministek agerian utzi nahi dute emakumerik gabe mundua gelditu egingo dela, egun berezia izango da.
Greba deialdia egiteko arrazoi batzuk hauek dira: indarkeria matxista eta sistema patriarkala
salatzea, emakumeek pairatu behar dituzten 'zamak' ikusaraztea, alternatiba ekofeminista
bat eraikitzea. Hau dela eta aprobetxatzen dugu aurtengo Eskolako Confint
plazaratzeko.
Confint, Ingurumen-hezkuntzako
prozesu bat da eta gure planetak jasaten duen ingurune-krisiaren kontrako
gazteen protagonismoa, konpromisoa eta
erantzukizuna bilatzen ditu.
Gogoratu prozesu hau garatzen dela eskola,
erkidego, estatu eta nazioarteko mailetan. Aurten emakumeen aldarrikapenak eta 5. Lan proposamenean izan den Mother nature needs her daugthers proiektua
lotu nahi ditugu.
Hemen, aurkezpen honetan gida daukazue Eskolako
Confint garatzeko.
Zalantzarik izatekotan ohiko bideak erabil
ditzakezue.
ANIMO!!!
OSO ESPERIENTZIA ABERASGARRIA DA GUZTIONTZAKO!!
Zuen planifikazioak egiteko gogoratu
maiatzaren 9an izango dela Euskal Confint, Busturiako Euskadiko Biodibertsitate Zentruan, eta datuak bidali beharko dituzuela apirilaren 25ean baino lehen.