osteguna, maiatza 26, 2022

XII Euskal CONFINT 2022 Ebaluazioa

 


Kaixo lagunak
Besarkada batez jartzen dizugu egindako Euskal CONFINT-eko
ebaluapena.
Emaitzek esaten dute arrakastatsua izan dela, parte hartu dugun guztion lana eta arduraren ondorioz. 

 

Beraz zoriondu ahal dugu gure burua.

 

 

  •  Baina merezi du goraipatzea txosteneko bi puntu:
Bideratzeilaen lana (13. itema) non Euskal CONFINT parte hartu duten ikasleek
bideratzaileen lanaren zailtasunak atzeman eta goraipatu dituztelarik, CONFINT-erako ordezkariek ia aho batez ondo eta oso ondo baloratu baitduten bideratzaileek egindako lana konferentzian.
Balorapen bikain horren zergatik bat, bideratzeileak izandako jarreran datza: lan egiteko eta lan egin arazteko prest atzeginak izaten. Bereziki partehartzailek bideratzaileen partetik jasoriko laguntza eman diotela azpimarratu dute. Eta saioetan emandako azalpenak argiak kontsideratu dute. Euren tailerrak aurrera eramateko prestaturik zeuden bideratzaileak eta antolatu egin dutela ere.
Partaideek azpimarratu dute adin berekoak izateagatik bideratzaileekin zeukaten hurbiltasuna.
Lan taldeetan eta tailerretan oso giro ona lortu dute,
Eta ere ikasketa iturria izan dira.
Hobekuntza pare bat agertu dira ere.

  • eta beste aldetik ikaslea eta CONFINTaren arteko elkar eragina (15 item). Bertan hauxe atzematen da:


Parte hartu duten ikasleen esanetan gehien aipatzen duten CONFINT eragina egindako ikasketekin harremanduta dago. Ikasi dena da gehien  aipatzen dena. Baina ikasketa horiek aplikaziotara bideratuak izan daitezkeela ere azpimarratzen da euren erantzunetan. Ikasi dena ikastetxean aplikatu ahal dira.
Bereziki azpimarragarria da ere zeintzu izan dira pertsona moduan jasaniko aldaketak, kontzientzia gehiago, konfiantza eta sendotasuna,  beste gauza handiago parte sentitzea… Eta aldaketa hori eskala aldaketa bat egin dela ere adierazten dute ikasleek. Eta akziorako ekimen edo dei baten oihartzuna entzuten da ere esandako ekarpenen artean. Eta aldaketa hori ere kolektiboa izan behar dela ere adierazten da.
Iritzien artean, azken elementu aipagarria baina ez garrantzi guttiena,  lagun berrien artean sozializatzeko CONFINT-ek ematen duen aukera aipatzen da ere.

 

asteazkena, maiatza 25, 2022

XII Euskal CONFINT 2022 Ordezkaritza

Kaixo lagunak:

Gazteak gaztea aukeratzen duela CONFINT prozesuko oinarrietako bat da. Horri jarraituz, XII. Euskal Confint-eko ordezkari bozketa prozesua aurrera eraman duzue. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Azpimarratu nahi ditugu 
ordezkariak aukeratzerako orduan adierazi dituzuen gogoetak. Eredugarriak izan dira eta horiekin erronka polita jarri diozue Euskal CONFINT-eko IRAES21 ordezkaritza berriari.



8 lagun izendatu dituzue, boto gehien izan dutenak alegia:
  

  • Zumaiako Zumaiena ikastetxeko Andrea Sa.    
  • Zornotzako Andramari ikastolako Amaiur Ar.  
  • Elorrioko Elorrio BHI ikastetxeko Maddi Sa. de Sam.     
  • Oñatiko Oñati BHI ikastetxeko Aiert Al.  
  • Elorrioko Elorrio BHI ikastetxeko Haizea Ga. 
  • Loiuko Urdaneta ikastetxeko Haizea Ar.   
  • Iurretako Orobiogoitia BHI ikastetxeko Pello Mu.
  • Zumaiako Zumaiena ikastetxeko Kira Se.

 

Eta haiekin batera, beste hiru lagun ditugu ordezko moduan.    

  • Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako Aritz Ma.    ordezkoa
  • Zornotzako Andramari ikastolako Txomin Ir.    ordezkoa
  • Barakaldoko El Regato ikastetxeko Irene Ar.    ordezkoa


Zorionak aukeratuak izan zaretenoi. Zorionak ikasle denoi ikasturtean zehar eta maiatzaren 11n egindako lanagatik!

 

asteazkena, maiatza 11, 2022

XII. EUSKAL CONFINT

 

 


 

 Gaur, 2022ko maiatzaren 11n Euskal CONFINT ospatu dugu  2700 ikasleen ordezkariok Madariaga Dorretxean   (XV.mendeko erain berritu batean). 

 

 

 

 

XII. CONFINT  egin dugu. CONFINT idei hau Brasilen sortu zen orain dela 15  urte eta ikasleak hitza hartzeko eta beraien erantzukizunak zabaltzeko sortu zen.

 Aurten klima aldaketari buruz lan egin dugu ikastetxeetan eta gaur CONFINT-ean  talde eta aktibitate ezberdinen bidez
(denbora kutxa, kartela/posterra, komikia (erretograma), manifestua, bertsoak, dantza+antzerkia eta musika) gure konpromisoak elkartu eta zabalduko ditugu. 

Ondo pasatzen gain, asko ikasi dugu. 

Klima aldaketaren inguruan hausnartu ondoren, hainbat ondorio eta kompromisu atera ditugu, adibidez: autoen erabilpena gutxitzea garraio publikoa erabiliz, energia eta materialen kontsumoa gutxitzea, energia berriztagarriak aukeratzea, zuhaitzak landatzea,  etab...

Eta ez bagara gu, nortzuk, eta ez bada orain, noiz?

 

 berria EITBn

https://youtu.be/Hz9DZfxlXXo

Euskal CONFINT laburpen bideoa



asteartea, maiatza 10, 2022

Elgoibar Ikastolako CONFINT

 Kaixo lagunak:
Hemen bidaltzen dizuet Elgoibar Ikastolan egin berria dugun ikastetxeko Confintari buruzko informazioa. Espero zuen gustokoa izatea.


Euskal CONFINT-ean ikusi arte

igandea, maiatza 08, 2022

Santurtziko San José-Carmelitas Eskolako CONFINT

Santurtziko San José Carmelitas ikastetxean eskolako CONFINT landu dugu, Ingurumen Batzordeko bigarren hezkuntzako ikasleen ordezkariekin asanbladan.

Bilera honetan ideiak bildu ditugu gure ikastetxean klima aldaketaren aurka egiten den lana hobetzeko, eta zuzendaritza-taldeari aurkezteko konpromisoa hartu dugu.
Orain espero dugu zuzendaritzaren laguntza izatea, zenbat eta ideia gehiago martxan jarri, orduan eta hobeto
Une honetan dokumentua aurkeztuta dago eta haiek aztertzeko zain gaude.
Hemen duzue dokumentua.

Adeitasunez.
IRAES taldea

Bilbaoko Artxandapeko Ikastolako CONFINTa

Aurten ere Artxanpeko Ikastolan CONFINT-a ospatu dugu, eta ardatza izan da kutsadura akustikoa, ikastetxean erronka dugu eta.
Euskal Confint-ean ikusi arte.

Bermeoko Sagrado Corazon eko Ikastetxeko CONFINT

Kaixo lagunak:

Hemen duzue ikastetxean egindako Confint-ari buruzko informazioa eta hartu ditugun konpromisoak
Datorren asteazkenera arte Euskal Confint-ean
Ondo izan  

osteguna, maiatza 05, 2022

asteazkena, maiatza 04, 2022

XII. Euskal Confint –era etorteko deia...

Zorionak Iraeseroak:


Ikastetxeko CONFINT-ak egin dituzue eta ba ditugu zuen artean Euskal-Confinteroak, ikastetxeko ordezkariak.  Gutxi geratzen da  maiatzak 11rako, XII. Euskal Confit (2020) egiteko. Ekoetxea-Urdaibai-k prestaturik dauka  dana gu jasotzeko.  
  


Hemen Euskal-CONFINT-aren programa.

XII Euskal CONFINT egitaraua

 Horren arabera komenigarria da errepasatzea egun horretarako ohar batzu:


A) Antolakuntza
•    Ikastetxeko 3 ordezkari joan ahal dira, konferentziako ikasle-bideratzaileak aparte.
•    Autobusen bidai-plana honahemen duzue.
•    Jateko, gogoratu eguerdiko txiki bat egongo dela: tortila pintxo, sandwich begetala eta platanoak, eta  baita bizkotxoa hamaiketakorako beraz, kalkulatu ea zerbait gehiago behar izango duzun.
•    Ur botila bai eraman behar da.


B) Irakasleen Formazio Saioa
CONFINT garatzen dugun bitartean, irakasleak formazio saio bat izango dute BBK Urdaibai Zentroan. Parte hartzearen agiria jasotzeko hemen duzue izena emateko esteka.

C) Euskal Confint:
•    Ekarpenak: Gogoratu ere, azken Euskal Confintera eraman behar den posterra: bertan azaltzen da ikastetxeko – CONFINTean hartutako konpromiso. (gogoratu 4. Lan proposapena eta ikastetxeko-CONFINT egiteko gida)
 
•    Tailerrak:  Hemen dago tailerren arteko ordekarien banaketa. Eskerrik asko guztiz prest egon zaretelako edozein ardura eta eginkizuna egiteko.

Zain dezagun planeta.
Ez bagara gu, nortzu? Ez bada orain, noiz?



Andoaingo Aita Larramendi ikastetxeko 3. lan proposamena

 Hemen duzue Aita Larramendikoen proposamena! Oso ongi izan! 

Lauro ikastolako CONFINT-a

 

Apirilaren 29an, Lauro Ikastolako Confinta ospatu genuen. Confintean, DBHko ikasle eta irakasleek parte hartu genuen, mailaka antolatuta. 


Confinta IRAES 21 taldeko ikasleek gidatu zuten, ikasturte honetan landu dugun klima larrialdia Confintaren ardatza izanik. Gaia eta proposamenak  aurkezteko, IRAES 21 taldeko ikasleek landutako aurkezpen eta azalpenez baliatu ziren.

 


 


Lauro Ikastolako Confintean hartu dugun konpromisoa Ikastolako ingurunean hondakinen bilketa eta garbiketa egitea izan da. Beste etapetako ardurarunekin ere konpromisoa adostu dugu. Etapaka eta mailaka antolatuko gara gure konpromisoa Ikastolan betetzeko.

 


 



Euskal Confintean elkar ikusiko dugu!


Lauro Ikastolako IRAES 21 taldea

Egibide ikastetxeko CONFINT-a

 

XIII CONFINT ESCOLAR EGIBIDE: ¡CUIDEMOS EL PLANETA!

Astearte honetan, Nieves Cano eta Jesús Obrero campusetako DBHko ikasleek Egibideko Eskolarako CONFINTen 13. edizioa ospatu dute. DBHko 6 ikaslek osatutako IRAES Taldeak zuzendu eta koordinatu du Konferentzia, ikasturte honetan 12., 13. eta 15. GIHetan zentratua.

 

Aurkezpenean, planetaren berotze globala zergatik gertatzen ari den azaldu dute, baita gure hondakinek eta haiekin egiten dugunak planetan nola eragiten duten ere. Batzarraren lehen zatia amaitzeko, galdera hau egin diete parte-hartzaileei: zer bururatzen zaizue zuen kideak birziklatzera animatzeko?

 

Ondoren, bertaratutako ikasleak taldeka lan egiten hasi dira, proposamen zehatzak eta konpromiso pertsonal eta kolektiboak egiteko, gero komunean jarri dituztenak. Gainera, klima-aldaketa murrizteko edota horretara egokitzeko proposamenak egin dituzte.

 

Era berean, zakarrontzi dibertigarriak diseinatu dituzte, ikasgeletan, patioetan eta ikastetxeko beste espazio komun batzuetan hondakinak ondo bana ditzaten.

 

Azkenik, IRAES Taldeak amaiera eman dio Biltzarrari, proposamen guztiak bilduz eta kideei eskerrak emanez parte hartzeagatik eta egindako lan onagatik.

 



Este martes alumnado de ESO de los campus de Nieves Cano y de Jesús Obrero ha celebrado la edición nº 13 de la Eskola CONFINT de Egibide. El IRAES Taldea, formado por 6 alumnos y alumnas de ESO, ha dirigido y coordinado la Conferencia, centrada este curso en los ODS 12, 13 y 15.

 

En la presentación, han explicado por qué está ocurriendo el calentamiento global del planeta y cómo nuestros residuos y lo que hacemos con ellos influyen en él. Para concluir esta primera parte de la conferencia, han lanzado la siguiente pregunta a los/as participantes: ¿Qué se os ocurre para animar a reciclar a vuestras/os compañeras/os?

A continuación, el alumnado asistente se ha puesto a trabajar por equipos para elaborar propuestas concretas y compromisos individuales y colectivos, que luego han puesto en común. Además, han hecho propuestas para reducir y/o adaptarnos al cambio climático.

 

Asimismo, han diseñado unas papeleras divertidas para conseguir que sus compañeras/os separen bien los residuos en las aulas, patios y otros espacios comunes del centro.

 

Por último, el IRAES Taldea ha clausurado la Conferencia recogiendo todas las propuestas y agradeciendo a sus compañeras/os su participación y el buen trabajo realizado.

Ingurumen taldea / Equipo de medio ambiente

Azkoitia BHI ikastetxeko CONFINT-a

 Hau da guk prestatu dugun lana!