(Conferencia
Nacional de MedioAmbiente) CONAMA-eko Ingurumen Hezkuntza Taldeak proposatu
zuen ESENREDko Ikasleen CONFINTeko ordekariak parte hartzea aurtengo 16.
CONGRESOAN.
Taldean
gonbitaturik zeuden 2 euskal ikasleen ordezkari, Euskal Confint 2022ean
aukeratuak, AMAIUR ARTETXE, AndraMari Zornotzako Ikastolakoa, eta
ANDREA SAEZ, Zumaiena Ikastetxekoa.
Hara
joan ginen azaroak 20an CONAMA bilerak aurreprestatzeko eta zer eta nola egin
beste Confint delegatuekin adosteko.
Astelehenak
21ean, Trantsizio Ekologikorako Ministroarekin argazkia aterata CONOMA hasi
ginen eta aho bete hortz geratu ziren Alvarok, Palenciako delegatua, halako
galdera Ministroari bota zuenean "Elkarte eta gobernuen arteko
harremanak eskatzen dituzu, baina ez legoke ondo belaunaldien arteko harremanak
ere lortzea non nagusiek eta gazteek adosten dituzten etorkizunari begirako
ekintzak?"
https://photos.google.com/u/3/photo/AF1QipP37xPRcjItXIwvK3JroG24x-KrNU4R9CP1tDwv
Gero lan
egiteko sortu genituen mahai inguru hauek:
ALDAKETA
KLIMATIKOA
KONTSUMO
ARDURATSUA ETA JASANGARRIA
BIODIBERTSITATEAREN
GALERA
Mahai
inguru horietan, denetariko lagunak egon ginen lanean: ingumumen langileak,
irakasleak, adituak ... eta geuk ere, besteak pare, parte hartu genuen gakoak lortzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: