Kaixo Iraeseroak:
Agur bero batez, ikasturte honetako 4. erronka helarazten dizuegu: Ikastetxeko Ikasleen Konferentzia antolatzea, hau da, IKASTETXEKO CONFINTa.
Dakizuen moduan, ikasturtean zehar errealitate global bat landu dugu: klima-aldaketa. Ikastetxe bakoitzean, zuen egokitzapen eta arintze erantzuna zein den ikertu duzue eta blogean partekatu. Beste ikastetxe batzuetan aurrera eramaten diren beste erantzun batzuei buruz ere hausnartu duzue. Beraz, dagoeneko zerbait badakigu gaiari buruz.
Orain eskatzen dizueguna arazoaren garrantzia ikaskideekin konpartitzea da, eta guztiekin batera, zuen ikastetxeak klima-aldaketaren arazoaren aurrean erantzun hobea izateko konpromiso bat hartzea.IKASTETXEko CONFINT-ean eztabaidatu beharko duzue, eta klima aldaketaren arazoari aurre egiteko zein ekimen burutuko duzuen adostu beharko duzue. Kontuan izan konpromiso hori gauzatu egin beharko dela. Aldi berean, hartzen duzuen konpromisoa ikastetxe osoan zabaldu beharko duzue. Jakin dezala zertan ari zareten eta zer egingo duzuen! Bilatu aliatuak!
Eta IRAES21eko blogean ere esaiguzue noiz egin duzuen Ikastetxeko CONFINT, nortzuk elkartu zareten, nola antolatu duzuen, zein dinamika erabili duzuen, nola zabaldu duzuen informazioa eta oso garrantzitsua, ZEIN ERRONKA hartu duzuen.
Ikastetxeko CONFINT egiteko GIDA baliagarria suertatu ahal zaizu horretarako.
Gogoratu ezazue, ikastetxe bakoitzaren akordio horiek EUSKAL CONFINTean, maiatzaren 11n, partekatuko ditugula. Bertara, ikastetxe bakoitzeko 2-3 ordezkari etorri ahal izango dira, beraz, ikasle ordezkariak zeintzuk izango diren aukeratu beharko duzue ere.
Eskolako CONFINT
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: