Aurten, osteguneko bazkalostean Eskola Agendako Tailerra dugu, eta ikasle talde polita osatu da.
Guztion artean ekintza ezberdinak burutzen ditugu.
Hemen horietako bi:
-
Urtero bezala, IRAES ezagutzera emateko eta bide batez gure aurtengo
gaia aldarrikatzeko, gela EGUTEGIA diseinatu eta egin dugu, ikasgeletan
jartzeko. Horretarako, idatzitako papera erabili dugu.
- Bestetik, txorientzako janlekuak egin ditugu eta zuhaitzetan jarri, negu gorria gainditzen laguntzeko.
Gainera, aurten Blogaren logoa berriztu egin dugu ikasleen artean zabaldutako leihaketa baten bitartez.
Besterik gabe, hurrengo arte; ia IRAESeko proposamen berria martxan jartzen dugun
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: