Abenduaren 3.lan proposamen honek lan bikoitza eskatzen dizue.
Alde batetik, ekainean IRAESen zuek egindako lana zuek baloratzea nahi dugu. Horretarako erreferentzia batzuk izan behar dituzue: zertan fijatu bihar zarete, zertan jarriko duzue arreta egindako lana baloratzeko, hau da, ondo egin dela, hobetu daitekeela, lan eskasa egin dela adierazteko. Erreferentzia horiek ebaluazio-irizpideak deitzen dira. Eskatzen dena zera da: bat/bi ebaluazio irizpide ekainean IRAESeko partaideek ikasturtean zehar egindako lana baloratzeko. Ohiko posta elektronikora bidali, hemendik antolatuko ditugu ekainean zuei eskaintzeko.
Beste alde batetik, zuen aitite-amamek gabonetan jasotzen zituzten opariak jakin nahi dugu, ea zeintzuk gauzak ziren, zertarako ziren, ea argazkiren bat dagoen. Zuek jasotzen dituzuen opariekin zein aldea dago? Zein hausnarketa egin dezakegu horren inguruan? Betiko moduan, posta elektroniko bat bidali ohiko e-helbidera. Lanak nahi duzuen moduan: testua, diapoak, argazkia...
Anima zaitezte, zuen proposamenak jaso nahi ditugu!!!
Gogoratu: abenduaren 14ra arte jasoko ditugun lanak Indonesian oragutanen alde eta palma olioaren aurka lan egiten ari den Karmele Llanori bidaliko dizkiegu. Bidali zuena!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: