Euskal Confint 2016 - Ebaluazioa
Egun on Confiteroak,
Lehenik eta behin ingurugelakideok zorionak eman nahi dizkizuegu Confint-ean egindako lan bikainagatik. Oso argi izan ezazue izandako arrakasta zuen
inplikazioaren ondorioz izan dela. Aipamen berezia merezi dute bolondres eta
aurkezleek ere, mila esker guztioi!
Torre Madariagako langileen partetik ere eskerrak, zintzo-zintzo ibili
zinetela esan ziguten eta!
Daturen batzuk izan ditzazuen…asteazkenean, Eskolako Confint burututako 1300
ikasleren 66 ordezkari bildu zineten Busturian. Beraz, gertatutakoaren
berri gainontzeko ikasleekin konpartitzea merezi duela deritzogu. Gure
partetik, hurrengoko egunetan argazkiak, zuek egindako ekarpenak, etab.,
eskegitzen joango gara.
Azkenik, hurrengo ikasturteko Euskal Confint hobetu ahal izateko, ondorengo
ebaluaketa laburra betetzea eskertuko genizueke:
Laster arte!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: