Kaixo iraeseroak!
Elorrioko institutuko ikasleak gara. Aurten ikasle hauek hartzen dugu parte: Amaiur Basoa, Idoia Aiarzaguena, Jon Agirrebeitia, Unax Izagirre, Mario Cruz, Nahia Aranguren, Elene Arando, Maider Igartua, Julen Milikua eta Manex Basabe.
1GO ARGAZKIA: ELORRIOKO IRAES TALDEA
Astelehenero, Hauspoa Proiektuko orduetan elkartzen gara poz-pozik, alai-alai eta lan egiteko gogoarekin. Hemen daukazue gure argazki bat, pasabideetako, paper edukiontziak kaleko edukiontzira hustutzen, papera birzikla dezaten.
2.ARGAZKIA: PAPER EDUKIONTZIAK
3.ARGAZKIA: PAPERA BIRZIKLATZEN
Gure iraes-eko lanak zabaltzeko, iraes txoko ibiltaria sortu dugu! Bertan guk egindako lanak txertatuta daude, nahi duenak ikus dezan. Horretaz gain, pasabideetako telebistetan eta institutuko web orrialdean informazioa ipintzen dugu, eta behar izanez gero gelaz gela joaten gara iraes zer den azaltzera.
4.ARGAZKIA: IRAES TXOKO IBILTARIA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: