Oraingo honetan Beurko BHI-ko IRAES-eko partaideek prestatu dugun gure herriko (Barakaldo) arazoen mapa bidaltzen dizuegu. Mezuarekin batera bidaltzen dugu maparen argazkia eta arazoen taula.
BARAKALDO
INGURUMEN ARAZOAK | KAUSAK | ONDORIOAK | KONPONBIDEAK |
LINDANE: Joan den mendeko industri-isurkerten ondorioz lindane detektatu zen Barakaldoko hainbat eremutan(lur-kutsatuak eta Oiola-urtegia) Kutsatutako lurrak Argalario mendian gorde ziren bi segurtasun gelaxketan | Antzineko industri-isurketak | Osasun arazoak | Argalario mendiko segurtasun-gelaxkak ondo kontrolatzea eta Oiolako urtegian aldizkako analisiak egitea. |
KONTROLIK GABEKO ZABORREN IZURKETEN GUNEAK (Solondo errekatxoa, Galindo ibaia, Susunaga mendia,...) | -Jendearen arreta falta -Udaletxearen pasibitatea | Inpaktua bertako ekosistemetan eta ikusmen-inpaktu handia | Udaletxetik: -Jendea kontzientziatzeko kanpainak. -Garbiketa kanpainak. |
KUTSADURA ATMOSFERIKOA | -Inguruko industriaren isurketak. -Gehiegizko trafikoa herriko zonalde batzuetan (autopistatik hurbil daudenetan). | -Usain txarrak - Kea -Osasunaren arazoak -Kalte posibleak ekosistemetan (euri azidoa...) -Kutsadura akustikoa | -Fabrikei kontrolak ezartzea, iragazkiak instalatu... -Trafikoa hobeto erregulatu herriaren barnealdean, eta garraio publikoa areagotu, esterako kanpainen bidez. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: