Hausnarketa
Ikastetxe gutxik hartu dugula
parte konturatu gara, eta parte hartu dugun gehienok eskola behartsuak
hartu ditugu gure lana egiteko, gurekin desberdintasun handiak
dituztelako.
Zer pentsatzen dugu
Hezkuntza umeen eskubide bat dela, eta ume guztien oinarrizko baldintza batzuk izan beharko dituztela.
Komentatzeko
Ikasle horiek baloratzen dute daukaten apurra, eta guk ez dakigu baloratzen. Gu beti kexaka gabiltza.
Zergatik Afrika
Guk ez genuen Afrikako ikastetxerik aukeratu baina
normala iruditzen zaigu, beraien eta gure artean desberdintasun handiak
daudelako.
Arazo nabarmenak
Ikusi dugun arazo nabarmena oinarrizko baldintzak ez betetzea da.
Zer egin dezakegu?
Aukera desberdinak ditugu, batzuk
nahiko ezagunak Saharako laguntza bezalakoa, baina badaude beste batzuk
maila txikiago baten baina ere oso garrantzitsuak. Adibidez:
- Gure bailaran badago itinerante bat Chiapasen, bertako lagunei laguntzen: bi behi erosi zieten, eguzki plakak ipini zituen, josteko makinak eraman die,….. eta guk hango produktuak erosteko aukera dugu, bai eskola barruan irakasle baten bitartez bai San Miguelen azokan. Hango arropak, manta mexikarrak, pomadak, propolio txupatxusak,…
- Ikastetxe barruan ere, badugu beste kontaktu bat umeentzako jostailuak, arropak, liburuak eta abar eramaten dituena bailarako behartsuei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: