Gu Maria eta Jose ikastetxeko Iraes 21 osatzen dugun taldea gara. Gabonen
kontsumoa kontutan izanda, Gabon aurretik ekintza berezi bat egin genuen.
Aurten Elikadura Jasangarria lantzen ari garenez , honekin lotu dugu eta
nekazaritza ekologikoaren garrantzia landu genuen; Gabonetan erosketa egokiak
egiteko helburuarekin.
Lehendabizi DBHko ikasle guztiak elkartu ginen Areto Nagusian, bertan
Elikadurarekin lotutako PowerPoint dokumentu bat kusi genuen eta Zer lan egin
behar genuen azaldu genuen.
Gero geletan taldeetan iragarkiak egin behar genituen, elikagai ekologikoen
iragarkiak.Oso interesgarria izan zen eta oso ondo pasatu genuen.
Hona hemen argazki batzuk lana burutu
ondoren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: