Kaixo, lagunak;
gu Maialen, Ugaitz, Alex, Markel, Aymane, Zohartze, Elena
eta Yenifer gara. Maialen 6. mailakoa da eta beste guztiok 5. mailakoak.
Talde bat osatzen dugu eta IRAES-en ere parte hartzea gustatuko
litzaiguke beste ikastetxeetan zer egiten duzuen jakiteko. Maialenek
pasa den kurtsoan ere parte hartu zuen.
Guk
munduko eskolak ikustean bi talde egin ditugu. Gure lurraldetik hurbil
daudenak eta gurea antzerakoak dira. Gurengandik urrun daudenak diferenteak dira .
SENEGAL-eko
eskola aukeratu dugu. Uste dugu eskolara doazen umeak pozik joango
direla gauza gehiago ikasiko dutelako eta lagunekin egongo direlako.
Guri ere gehienetan horixe gertatzen zaigu. Seguruenik azterketa egin
behar dutenean ez dira hain gogotsu egongo, gure lez.
Erabiltzen
duten materiala eta eskola bai dela diferente. Guk tresna asko
erabiltzen ditugu: liburu bana, koadernoak, idaztekoak, ordenagailuak….
Eta eskola eraikina da, neguan berogailua daukagu hotzik ez izateko.
Honen
gainean pentsatzeak pena eman digu. Haiek ikasteko gogoa bai dutela
baina ikasteko beharrezkoa den hainbat gauzarik ez eta horrela esfortzu
handiagoa egin behar dute. Ume guztiek eskola eta hezkuntza izateko
eskubidea izan behar dutela pentsatzen dugu. Guk lagundu beharko diegula
ere pentsatzen dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: