Gure ikastola Loiun kokatuta dago, Hemengo Udalak bertoko saltokiak
laguntzeko Bono Loiu sortu du, hainbat herrik eta Aldundiak egindakoari
jarraituz. Kasu honetan, 30 euro gastatu ditzakezu eta 20 ordaindu.
Mezua etxez etxe, sareetan eta herriko plazan dagoen kartel digitalaren
bitartez zabaldu da, baita saltokietan ere.
Jendeak
herrian kontsumitu dezan, gure proposamena sariak eskaintzean datza.
Bertoko dendetan gastatutakoaren arabera, hainbat produktu doan
eskuratzeako aukera izango lukete herritarrek. Esaterako, 20-50 euro
bitarteko erosketaren bat egitean, musika edo artearekin harremandutako
zerbait (sarrerak, diskak...) lortuko litzateke. Betiere, herrian bertan
aurki daitekeen zerbait.
Honen guztiaren helburua herrian kontsumitzea da, orain inoiz baino gehiago, ezinbestekoa delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: