Egun on guztioi!
IRAES 21eko Euskal Confint-a maiatzaren 13an izatea aurreikusten zen.
Ikasturtean zehar lan desberdinak egin ondoren, martxo-apirila
inguruan ikastetxeok Eskolako Confintak prestatzen dituzue. Egungo egoera
ikusita, ordea, argi dago aurten ezinezkoa izango duzuela data horietan
egitea, eta ezin dugu ziurtatu ikasturtea amaitu baino lehen egin ahal
izango duzuenik.
Jarraian adierazten dizkizuegu arrazoietako batzuk:
-Ez dakigu zenbat luzatuko den egoera hau.
-Ikastetxeak egoera berri honi aurre egiteko lan ikaragarria eta esfortzu handia egiten ari zarete.
-Ikastetxeak egoera berri honi aurre egiteko lan ikaragarria eta esfortzu handia egiten ari zarete.
-Eskolako foroak ezin izango dituzue martxo-apirilean egin.
-Kalitatea bermatu nahi dugulako, edozein modutan presaka
aritzeak ez duela merezi pentsatzen dugu.
Arrazoi horiek direla eta aurtengo Euskal Confint-a bertan
behera uztea erabaki da.
Eskerrik asko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: