BADAUZKAGU EUSKAL CONFINT-ERAKO 9 BOLUNTARIOAK!
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu boluntario
izateko aurkeztu zareten guztioi, eta aldi berean, aurten aukeratuak izan ez
zaretenoi barkamena eskatu. Aurreko mezuan aipatzen genuen bezala, ahal izatekotan
ikastetxeko boluntario bat aukeratu nahi genuen, 8 ikastetxetatik aurkeztu dira
boluntarioak, beraz, ikastetxe bakar batek 2 eramango ditu (boluntario izateko
formularioa lehenengo bete zutenak) eta gainontzeko ikastetxeetatik boluntario
bana.
Bestalde, ikastetxe batetik eskaera bat baino gehiago jaso
dugunean, formularioa bete zuen lehenengoari eman diogu boluntario izateko
aukera.
Tailerren aukeraketari dagokionez, zuen lehentasunak
kontutan izaten ahalegindu garen arren, kasu guztietan ez da posible izan.
Ondorengoa izango litzateke boluntarioen zerrenda eta
bakoitzari egokitutako tailerra:
-
Jon Mujika (Elgoibar Ikastola) – Emisioak
kalkulatzeko tailerra
-
Maialen Zabala (Maria eta Jose Ikastetxea) –
Confint Posterra
-
Saioa Carrascal (Arrasate BHI) – IRAES gutuna
-
Manex Okina (Arrasate BHI) – Abestiaren letra
tailerra
-
Paula Casado (El Ave María) – Prentsa Tailerra 1
(berri albistegian, prentsarako nota)
-
María Hierro (Beurko BHI) – ESenRED-erako mezua
-
Manex Basabe (Elorrio BHI) – Koreografia tailerra
-
Irati Agirre (Sagrado Corazón) – Bertso tailerra
-
Iker Perez (Lauro) – Prentsa tailerra 2
(elkarrizketak)
Laster, boluntario
bakoitzarekin kontaktuan jarriko gara.
Animo eta laster arte!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: