KAIXOOOOO!!!!!
Gu DBH 3. mailako neska-mutilak gara eta aurten IRAES21-ean parte hartuko dugu
lehenengo aldiz. Amorebieta-Etxanoko ikastetxe batetik gatoz, Karmengo Ama Ikastetxea hain
zuzen ere.
Hau, esan dugunez, gure lehenengo parte hartzea denez, IRAES
proiektu honetan dauden beste ikasleengandik ikasi eta ideiak hartzeko prest
gaude, eta aldi berean, guk egindako edozer interesgarri baduzue, inolako arazo
barik gurekin kontaktuan jarri eta laguntzeko prest gaude.
Proiektu hau oso interesgarria eta garrantzitsua dela uste
dugulako erabaki dugu parte hartzea. Gure ikastetxean hainbat ekintza burutzen
ditugu, horiek azaldu eta erakusteko intentzioa dugu.
IRAES pertsonak osatzen dugu, hori izan da argazkiarekin
eman izan nahi dugun mezua, pertsona barik ez dago IRAESik eta.
Gure ikastetxean, aurtengo helburua kontsumoa gutxitzea,
birziklatzea eta berrerabiltzea da (GBB). Handia izango litzateke lortzea, eta
seguru gaude lortuko dugula.
Hurrengo batera arte, ondo izaaaan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: