Ingelesez COP21 deitzen da: “Conference of the Parties to the United Nations”.
Konferentzia oso garrantzitsua da, herri guztiek aplika dezaten klimaren gaineko nazioarteko akordio berri bat lortu nahi delako, hain arriskutusa den berotze globala 2ºC azpitik mantentzeko asmoz.
Gailur honen barruan, Gazteriaren Konferentzia dago [http://coy11.org/es]. Ingelesez COY11, “Conference of Youth”.
Gazteriaren Konferentzia COP21 baino lehen elkartzen da munduko agintariek kontuan har dezaten gazteen ekarpenek. Gazteak gure gizarte-modeloak dituen mugez kontzienteak dira eta gizarte iraunkorrago eta desiragarriagorantz doan bidea hartzera prest daude.
ESenREDetik bi ordezkari joango dira: Kanarietako Jade eta Kataluniako Carlota, 2015.eko Europako Confint-ean egon zirenen artean eta gazteen artean aukeratuta izan zirenak.
Esan dugu COP21 oso garrantzitsua dela. Garrantzia horretaz jabetzeko, ikus aditu batzuk esaten dutena:
Orain zuen txanda da, bideoan bezala, klima aldaketari begira eta etorkizunari begira, biosfera, herri eta gizaki guztientzako akordio on bat lortzeari begira, zuen hiru hitz garrantzitsuenak aukeratu eta aukeratzearen zergatia azaldu.
Horretarako, bi aukera dituzue:
- Bereziki LHkoentzat: hiru hitzak eta zergatiak pentsatu eta adostu IRAES taldean. Hiru hitzekin kartel bat egin, argazki bat atera eta ohiko e-helbidera bidali.
- Nahi dutenentzat: hiru hitzak eta zergatiak pentsatu eta adostu IRAES taldean. Ezagutzera eman ikastetxean eta argazki bat atera. Beheko padlet horretan bi 'klik' egin eta idatzi zuen mezua argazkia gehituz. Zuen ekarpena kokatu besteenak molestatu barik, mesedez.
Aurrera!
Created with Padlet
OHARRA: Gogoratu aurreko lan proposamenak ez direla ixten, bidali ditzakezue arazo barik eta geuk aurkeztuko ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: