Karmengo Ama ikastetxeko IRAES 21 taldeko
partaideak gara. DBHko 3.mailako ikasleak gara eta gure ikastetxea
Amorebieta-Etxanon kokatuta dago.
Aurten
Ikasketa eta Zerbitzu Solidario izeneko aukeragaia hartu dugu.
Ikastetxeak dituen beharrizanei erantzuteko prest gaudenez, IRAES Agenda
21eko bloga osatuko dugu.
Abentura interesgarri honetan lehenengoz martxan jarriko gara ikasminez eta ilusioz!
Gure
ikastetxeko Eskolako Agenda 21eko helburuak, hurrengo hauek dira:
Eskola dinamiko eta bizia lortzea, baita, inguruarekin konprometitutako
pertsonak heztea. Ikasturteko gaia “Hondakinen kudeaketa” da eta
aurtengo leloa “Kontsumo jasangarria: GBB, hau da, Gutxitu, Berrerabili,
Birziklatu”.
Sentsibilizazio kanpaia garatzen
ari gara hile hauetan eta laster erakutsiko dizkizuegu egiten ari garen
ekintzak: hormairudiak...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: