Laugarren lana
Lyon-en asko gustatu zaizkigu kaleko artelanak (pareta
margotuak…), hemen ez ditugu eta. Harritu gaituen beste gauza bat zaborrez
eginiko eskultura izan da, oso gauza originala izateaz gain hondakinak
berrerabiltzeko modu oso ona delako. Hiriko hormak artelanekin apainduta
egoteaz gain, landarez estalitako paretak ere ageri dira, eta honek
naturarengana hurbiltzen du hiria. Garraio publikoan aukera zabala dagoela
ikusi dugu, eta horrek gure planetaren osasunaren alde egiten du. Alokatzeko bizikletak
ikusi ditugu eta hau gustatuko litzaiguke gure herrietan izatea, hemen aukera
hori ez dugu eta. Auto elektrikoak ikusi ditugu kalean kargatzen. Argi dago
honek ingurumenaren alde egiten duela. Kaleak oso garbi eta zaborrik gabe ikusi
ditugu.
Goian gustatu zaizkigunak aipatu ditugu, asko izan dira,
baina hainbeste gustatu ez zaizkigunak ere ikusi ditugu: hirian apaingarri
bezala ur edangarria erabiltzen da, eta hori ez zaigu oso ideia ona iruditu.
Gaueko argazkietan argi gehiegi dago kaleetan, argi kutsadura eta alferrikako
energia gastua gertatzen delarik. Energia lortzeko berriztagarriak ez diren
bideak darabiltzaten enpresak ageri dira (energia nuklearra) eta guk
berriztagarrien alde egingo genuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: