Azaroak 29tik Abenduak 7rarte Elorrioko Iraes 21 taldean dauden
Joseba, Clisbert, eta Josu Saharako kanpamentu batera joan ziren,
bertakoei lan bidez eta aurretik prestatutako material bidez laguntzera.
Gure eskolak proiektu honetan parte hartzearen ondorioz, Iraeserako
baliagarria zaigun zerbait egitea pentsatu genuen. Hori dela eta, kartel
bat prestatu genuen, gure eskolako ezaugarri guztiekin. Joseba eta
Clisbertek kartel hau Amgalara eraman zuten Saharako kanpamentuko
ikastetxe batean azalpen labur bat emateko Elorrioko institutuaren
inguruan, horrela gure eskola nolakoa den jende gehiagori erakutsiz.
Saharara joandako gure hiru Iraes-eroen lana bertako eskolaren (Said
Sadher) inguruko informazioa pilatzea izan zen. Honen ostean, zera
ondorioztatu dugu:
- Elorrio BHI-ko instalazioak Saharakoak baino aurreratuagoak dira. Noski, Elorrio BHIk daukan aurrekontua askoz ere handiagoa da, diru laguntzak barne.
- Saharan ez zeukaten argi artifizialik eskolan, eta guk berriz bai. Said Sadher eskolan eguzki izpiez baliatzen ziren, baian hala ere eskolan ez zegoen argi askorik
- Gure eskolan, bakoitzak ordenagailu pertsonal bat du, eta Sid Sadherren aldiz ez, ordenagailu kopuru murriztu bat baitaukate. Material informatikoarekin antzera gertatzen da
- Elorrio BHIn 30 irakasle inguru ditugu eta Said Sadherren ere antzerako zenbaki bat ageri zen. Beraz, hau izan daiteke bi eskolen arteko berdintasun puntu bat. Hala eta guztiz ere, ikasgaiak nahiko ezberdinak dira
- Argazkian gure Iraes 21 taldea ageri da, Saharara bidali genuen kartelarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: