Bi urtetan behin, eta aspaldi egiten den bezala, hauteskundeak ospatu ditugu, Ingeles, Ingurumen eta Euskera Batzordeetako kideak aukeratzeko. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleok parte hartzen dugu ekintza honetan: kandidatura aurkezpena, kanpaina, mitinak gelaz gela, propaganda kartelak, mahaiak, botazioak (udaletxeko interbentoreak ere etortzen dira) ...3-4 asteko hauteskunde prozesu osoa bizi eta gero, Ingurumen batzordea osatu dugu: Nerea eta Sara (6. m); Igor eta Iker (5. m); Julen eta Naroa (4. m); Libe eta June (3. m).
Guztion artean, Ag21 eta Iraes21ikasleak sareko lanak banatuko ditugu.
Abentura honetan apuntatu gara zuekin batera mundua hobetzen laguntzeko. Ea lortzen dugun!
Ondo Segi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: