ORAIN BIDALTZEKOA
Aste batzuk barru, Gabonak ospatuko dira. Euskal
Herrian oso jai tradizionalak dira eta
era berezi batez ospatzen dira. Honen inguruan egingo dugu hausnarketa:
A) Zelan ospatzen dira
Gabonak zure herrian?
B) Munduko beste
herrialde batzuetan era ezberdin batez ospatzen dira. Bilatu informazioa eta
blogean adibideren bat kontatu.
Gabonetan kontsumoa piloa igotzen da eta gure
planetak, besteak beste, baliabide naturalen galera, biodibertsitate murrizketa
eta hondakinen igoera jasan egiten du.
C) IRAES 21 Taldea
bezala zuen ikastetxean, auzoan, herrian, planetan…arazo honen inguruan zein(tzuk)
ekimen zaudete prest pentsatzeko eta aurrera eramateko. Orain bakarrik ideia(k)
behar d(it)ugu.
Aurrekoa prestatu eta bidali blogera. Argazkiak
edota bideoak (edo beraien estekak) eskertzen dira.
GERO BIDALTZEKOA
D) Pentsatutako ekimen hori(ek) burutu eta gero
blogean kontatu argazkiren/bidedeoren batekin (edo estekak), mesedez.
ESKERRIK ASKO
Oharra: aurreko lanak oraindik ere bidali daitezke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: