asteartea, urtarrila 17, 2023

CONAMAZ, AMAIUR ARTETXE, ZORNOTZA IKASTOLA

 

Andrea eta biok handik oso esperientzia polita ekarri genuen eta gauza berri asko ikasi ere egin genituen: askotariko ikasketadun  jendea, denetariko postuetan lan egiten zuen jendea…  Beraz, mota askotako iritziak eta ikuspuntuak entzun genituen. 

Gainera, lagun onak egin genituen bertan, 24h pasatu genituen elkarrekin, eta gauza askoren inguruan iritziak partekatzeko eta gure gauzak partekatzeko astia izan genuen.

Gure iritzia eman genuen eta gure lurraldean eta eskoletan gertatzen diren egoerak eta biodibertsitatearen inguruan egiten diren ekintzak azaldu genituen.

Oso gustura sentitu ginen, bai tokatu zitzaigun gaiarekin, biodibertsitatearen galera, bai jendearekin.

Agur bat!

Amaiur Artetxe, Andramari Zornotzako Ikastolatik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: