ostirala, urtarrila 14, 2022

2. lan proposamena bidaltzeko epea

Kaixo Iraes-eroak:

Besarkada batez idazten dizuegu,  daukagun proiektua  aurrera eramateko egiten dituzuen ahaleginak eskertzeko. Oso talde potenteak osatu dituzue eta egindako ekarpenak interesgarriak eta esanguratsuak dira.

Era berean ohar bat luzatzen dizuegu.

Hurrengo lan proposamena, (3.a)  zuek bidalitako 2. lan proposamenetan oinarrituko da, eta horrexegatik eskatzen dizuegu falta diren ekarpenak ahalik eta lasterren amankomunean jartzea, jarduera aberatsagoa izan dadin.

Epe bat ipintzen dugu:  urtarrilak 21a. Horrela hurrengo astean zabalduko dugu hurrengo lan proposamena.

Zalantzarik izatekotan edo argibideak behar izatekotan zuen esanetara gaude.

Ingurugelako IRAES21 Taldea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: