2019/03/01

ESKOLAKO CONFINT

Confint, Ingurumen-hezkuntzako prozesu bat da eta gure planetak jasaten duen ingurune-krisiaren kontrako gazteen protagonismoa,  konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen ditu.
Gogoratu prozesu hau garatzen dela eskola, erkidego, estatu eta nazioarteko mailetan.
Aurtengo  proposamena da Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruz hausnarketa egitea. Seguruenik zuek egin dituzuela ekintza asko eta asko helburu hauekin lotura zuzena izan dutenak.

Hemen, aurkezpen honetan gida daukazue Eskolako Confint garatzeko.
Zalantzarik izatekotan ohiko bideak erabil ditzakezue.

ANIMO!!!   
OSO ESPERIENTZIA ABERASGARRIA DA GUZTIONTZAKO!!!


Zuen planifikazioak egiteko gogoratu maiatzaren 15an izango dela Euskal Confint, eta apirilaren hasieran antolaketa garatzeko gure berriak izango dituzuela.
Kontuan hartu maiatzaren 3an datuak bilduta izatea gustatuko litzaigukela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: