astelehena, apirila 17, 2023

Euskal Confint 2023: EKOLIDERRAK

 Aupa IRAESeroak!!!


Eskolako Confint martxan daude jadanik, batzuk prestatzen, beste batzuk garatzen… Eta guri Euskal Confint prestatzea tokatzen zaigu.



  • Zer behar dugu? Ohi denez, EKOLIDERRAK behar ditugu, hau da, Confint prozesuan izandako ikasle beteranoak, berdin da Euskal Confintean edo Estatu mailakoan, Euskal Confint aurrera eramateko.


  • Zeintzuk dira lanak? Ikasleak zarete protagonista prozesu honetan eta ikasle boluntarioek –Ekoliderrek- egitarauaren aurkezpenak, hausnarketa taldeak, tailerrak eta egindakoaren aurkezpenak gidatuko eta dinamizatuko dituzue. 


  • Laguntzarik? Beti ere, Ingurugelarekin, gure laguntzarekin kontatuko duzue. Eta horretarako apirilak 27an, 10etan, bideo bilera bat izango dugu aurkezten direnekin.


Animatzen bazarete, ikastetxeko ekolider bat behar dugu, eta ordezko bat badaezpada,  APIRILAK 22  baino lehen galdetegi hau bete, mesedez.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: