osteguna, azaroa 29, 2018

Zuazola Larraña Oñati: 2. Lan Proposamena

ZERGATIK DAGO HAINBESTE PLASTIKO  ITSASOAN?

Gizakiak kalean eta erreketan botatzen dituen plastikoak eta hondakinak itsasora iristen direlako. Ekoizten eta kontsumitzen ditugun produktu gehienak plastikoz eginda daude edo plastikoz inguratuta.
             Greenpeacen arabera, orain arte isuritako plastikoen %79ak zabortegietan edota  ingurumenean bukatu du; Itsasoan 10.000 metroko sakoneran ere aurkitu da plastikoa; Eta Espainian egunero 30 milioi botila botatzen dira.
             Bestalde, mundu mailan 3 leku hauetan aurkitu da plastiko gehien: Ozeano Indikoan, Atlantikoan eta Pazifikoan. Estatu mailan Mediterraneoan dago zabor kantitate handiena.
             Hala ere, Oier Bartolomeren Debako bideoan ikusten den bezala, Kantauri itsasoan ere  zabor asko pilatzen da.
Honela pentsatzen dugu dagoela gure kostaldea

Benetan itsasoa zaborrez beteta dago

ZER ONDORIO dakar plastiko horrek?
 Zuzeneko inpaktu bezala, ez da batere atsegina itsasoa eta kostaldea plastikoz josita ikustea. Bestalde, itsasoan bizi da munduko izaki bizidun kopuru handiena eta plastikoak haiengan eragina dauka. Itsasoko animalia asko ito egiten dira edota plastikoa jaten dute nahi gabe eta horrek beraien digestio-aparatuan eragiten du, adibidez ultzerak, hemorragiak eta bestelako gaixotasunak sortuz. 



ZER EGIN dezakegu itsasoan hainbeste plastiko ez egoteko?
Hiru “R”ak deitzen direna aplikatu daiteke, hau da, “reduced”, “recycled” and “reused”. Alde batetik, hemendik aurrera, erosketak egiten ditugunean, plastiko gutxien duten produktuak erosiko ditugu. Bestalde, birziklatu egingo dugu. Oñatin atez ateko zabor bilketa daukagu eta erreza dugu hau egitea; Azkenik, berrerabiltzen saiatuko gara. Gainera, Oñatin errekan zabor bilketa egiten denean joango gara laguntzera.               
Honekin lotuta, gure institutuan kontzientziazio kanpaina bat burutu dugu. Aste osoko plastikozko zaborra bildu eta zein motatakoa den behatu dugu. Konturatu gara hamarretakoetan aluminiozko paper asko erabiltzen dugula eta plastiko kopurua ere murriztea komenigarria litzatekeela. Ondorioz, gurasoentzat galdetegi bat egin dugu eta irudiko ontziak erabiltzeko prest egongo ote ziren galdetu zaie.




Beste alde batetik, jasotako plastikoa Oñatiko udaletxeak Emaus elkartearekin batera burututako #PlastikoAlpilpil kanpainarako erabili genuen. Kontainerrera plastikoa botatzen argazkia atera genuen eta ondoren instagram edota facebookera igo. Bildutako plastiko guzti horrekin telazko poltsak egitea da helburua.

 


Oier Bartolomerentzat mezua
Eskolan eta telebistan askotan entzun dugu Ozeano Barean plastikoz osatutako uharte bat dagoela eta zientzialariak kezkatuta daudela baina zure bideoan ikusi dugun bezala, gure kostaldean ere zabor asko dago. Eta badirudi horrek ez digula arduratzen.
Hala ere, zure bideoaren ondorioz Flyscha garbitzeko kanpaina bat martxan jarri da eta jendearengan sentsibilizazioa areagotu da.

Mila esker egin duzun lanagatik.

Gure leloa 
Boyanentzat mezua
Congratulations Boyan!!!
You did a very good job. We would like to be like you. Go on following your dreams!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: