astelehena, azaroa 26, 2018

Floreaga: 2. Lan Proposamena

PLASTIKOA ETA ITSASOA        


Hausnarketa:
  • Zer dela eta arazo hau? Jendeak plastikoa itsasora eta ibaira botatzen dituztela zabor ontzira bota ordez.
  • Zeintzuk dira ondorioak? Klima aldaketa, animaliak hiltzen ari dira, paisaien edertasuna  galdu da...
  • Zer egin daiteke? Jendea kontzientziatzen saiatzea, aldizkari, irrati eta telebistetan gai honi garrantzi gehiago ematea.
  • Zer zaudete prest egiteko? Gure eskolan aurkezpen bat egitea gai hau landuz eta Azkoitian (gure inguruan) hainbat kartel edo poster jartzea eta “maxixatzenen” (gure herriko aldizkarian) berri ematea.
Mezua Oierrentzat:
Kaixo:
Gu Floreaga Salestar Ikastetxeko Iraes 21 taldeko kideak gara. Gaur zugana zuzentzen gara gai hau zabaltzeko egiten ari zaren ahalegin guztia eskertzeko.
Zuri esker arazoa gertukoa dela jakinarazten diozu jendeari eta nabarmena da gu garela erantzunleak.
Horrela jarraitu!
Mezua Boyanentzat:
Kaixo:
Gu Floreaga Salestar Ikastetxeko Iraes 21 taldeko kideak gara. Gaur zugana zuzentzen gara egin duzun proiektua martxan jartzeagatik.
Lan hau beharrezkoa dela iruditzen zaigu eta eskerrak ematen dizkizugu egiten ari zaren guztiagatik.
Animo!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: