Lurreko klimak etengabe eboluzionatzen du.
Denboraren joanarekin gertatzen zaion aldaketak bi kausa mota ditu: alde
batetik, kausa naturalak; eta, bestetik, pertsonen ekoizpen-jarduerak eta
kontsumo-ohiturak. Gaur egun, komunitate zientifikoaren baitan adostasun zabala
dago klima-aldaketaren inguruan, hau da, garbi ikusten da gizakion
ekoizpen-moduak eta kontsumo energetikoak klima aldatzen dutela eta horrek
ondorio larriak ekartzen dizkiola Lurrari eta ondorioz guri ere.
Gai hau dela eta, Eusko Jaurlaritzak aspaldi
egindako kanpaina baten kartel bat ikusten da eta ziur aski askok bus, tren edo
metro geltokietan ikusita daukazue.
Hori dela eta, hauxe proposatzen dizuegu:
Hori dela eta, hauxe proposatzen dizuegu:
Sentsibilizazio
kanpaina baterako kartel bat diseinatzea jakinda erakustoki izango direla gure
hiri eta herrietako bus, tranbia, metro eta tren geltokiak.
Gaia:
“Klima aldaketa”
Aplikazio
bat eskaintzen dizuegu lana egiteko, librea da eta kontua egin ondoren
primeran funtzionatzen du.
·
CANVA, argazki, collages eta posterrak
egiteko aparta!!
CANVA erabiltzen
animatzen bazarete ondoko loturan sakatu ezkero jarraibideak dituzue
jakiteko lana guri nola helarazi, oso erreza da!
Dena den, zuentzako besteren bat errazagoa izaten bada, esaterako Glogster edo betiko
Power-Point erabili zalantzarik gabe.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: