Apirilaren 4ean, asteartean, gure ikastetxean 2017ko eskola confinta ospatu genuen.
DBHko 1.zikloko ikasleak batu ginen eta Palma Olioa gaia oinarritzat hartuz, hainbat ondorio atera genituen.
-Palma Olioa ateratzearren lurralde batzuetan, bertako ekosistemak suntsitzen ari gara.
-Bertako biztanleen arteko gatazkak sortzen ari dira.
-Palma Olioa neurri gabe kontsumitu ezkero eta olio hori ondo tratatua ez bada, osasunerako oso kaltegarria izan daiteke.
-Palma
Olioa merkeagoa da,lurralde haietan ez dauzkatelako zergarik ordaindu
beharrik eta langileak askoz merkeago ordaintzen direlako.
Honako honetara heltzeko, lehenago klaseka Karmele Llanoren bideoa ikusi ondoren, taldeka landu genuen gaia.
Hau
guztia lantzeak, lagundu digu konturatzeko ea eguneroko elikagaietan
palma olioa erabiltzen den ala ez, kontzientziaratzeko balio izan digu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: