ostirala, maiatza 29, 2015

Maria eta Jose: Tonbola solidarioa

​Kaixo lagunok,

Maiatzaren 22an Maria eta Jose ikastetxeko festa antolatzen da, bertan jostailuen tonbola prestatu dugu. Jostailuak ez dira berriak izaten, familiek erabiltzen ez dituzten jostailuak ipintzen baitira tonbolan.
Pauso hauek jarraitzen dira:
1.- 3.DBH ikasleak ikastetxeko gela guztietan zehar pasatzen dira abixua pasatzera.
Etxean erabiltzen ez dituzten jostailuak ikastetxera ekartzeko eskatzen zaie . Horrela beste familia batzuetan erabili daitezkeelako.
2.- Jaiaren aurreko 2-3 asteetan jostailu bilketa egiten da, izugarrizko jostailu kopurua biltzen da.
3.- Egoera onenean dauden jostailuen aukeraketa egiten da.
4.- Maiatzaren 20-21, tonbola prestatzen da.:
                - Opari bakoitzari bere balio dituen puntuak ipintzen zaizkio.
                - Boletoak egiten dira puntuen balio desberdinekin.
                - Ikastetxeko gorputz hezkuntzako aretoan jartzen da guztia antolatuta
5.- Egunean ikasle bakoitzak  bere lana dauka: batzuk boleto puntudunak saltzen, beste batzuk jostailuak puntuen truke ematen, eta beste batzuk  jendearen sartu irteerak kontrolatzen.

Ekintza honekin bi gauza lortzen ditugu: bat jostailuak berziklatzea eta bestea atertzen den diruaren %15 Pigcawayan-Solive  proiektuari  diru laguntza bat ematea.
Ondo izan


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: