ostirala, azaroa 07, 2014

Urretxindorra LHI: aurkezpena

Kaixo IRAES-eroak; aurten gure eskolako kideak nortzuk garenen argazkia bidaltzen dizuegu. Agian gure talde handia da, baina denok parte hartzen dugu. Kuzkuzero dezenteak garenez  bi asterik behin  saiotxu bat erabiltzen dugu gure blogean sartzeko eta zuek egiten duzuena ikusteko. 5. eta 6. mailak nahasturik gaudenez, ikasturte honetako 6. mailakoek “errepikatzen” dute.
Kontatu behar dizuegu azken urteetako Udal Foroetan gure eskolako patioa konpontzeko proposamena luzatzen geniola udalari. Aurton sorpresa itzela hartu genuen irailean eskolara etorri ginenean. Patioa BERRI_BERRI zegoelako eta eskolatik frontoira doan bidean espaloia geneukan baita ere. Argazki bat bidaltzen dizuegu.
Orain. BIDE_GORRIA lortzea gustatuko litzaiguke. Alde batetik, herriko auzoak lotuko zuena eta bestetik Muxika-Gernika lotuko zuena. Larunbatean (azaroak.8) kotxegabeko eguna ospatzuko dugunez “kanpaina” bat antolatuko dugu proposamenari bultzakada emoteko gure familien laguntzarekin.
Bestetik, pasa den kurtsoan, hasi ginen neurtzen gure kontsumoa (energia, ura, papera…) eta aurton “@ktibatu +” programan parte hartzeko prest gaude ia energia-kontsumoa murriztea lortzen dugun.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: