ostirala, azaroa 21, 2014

Confint 14ko Manifestua euskaraz

Hona hemen II Estatuko Confintean gazteek egindako Manifestua:
https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgcM1hzLUZOVUdTa2c/view?usp=sharing
Hemen pdf formatuan



Gazteen II. Konferentzia: Zain Dezagun Planeta

Behean izenpetzen dugunok, estatuko hainbat eskolatako ikasleok, Bartzelonan elkartuko gara 2014ko azaroaren 12tik 15era arte, "Zain Dezagun Planeta" izeneko Gazteen estatuko II. Konferentziaren baitan.
Hainbat autonomia-erkidegotako eta gure ikastetxeetako ordezkari gisa, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko proiektu asko gauzatzen ari gara. Gure helburua da gizarteak kontzientzia hartzea, ingurumenarekin kontuz ibili ezean, zer nolako arrisku eta desabantaila sortu ahal diren; horrela, mundua aldatzeko ekarpen txiki bat egin ahal izango dugu.
"Mundua gogoan, jardun auzoan" leloa da gurea, gure ikastetxeetan, eskualde eta tokiko jasangarritasunaren aldeko proiektuetan egiten baitugu lan. Gure ustez, jasangarritasunaren aldeko hezkuntza ikasketen etapa osoan landu behar da, hau da, haur hezkuntzako mailatik unibertsitatera heldu arte landu behar da; horrela, ekologiaren eta jasangarritasunaren garrantziaren kontzientzia hartu ahal izango da.
Jarraian, hainbat proposamen aurkezten ditugu; horien bidez, planeta zaintzeak zer nolako garrantzia nabarmendu nahi dugu.

Hurbilen dugun inguruneari erreparatuta, eskolari, honako eskaera hauek aurkezten ditugu:
·        Txiki-txikitatik hezkuntza jasangarria sustatzea, etorkizuneko belaunaldiek jakin dezaten gure planeta zaintzen, eta horretarako aukera izan dezaten.

·        Azpiegiturak hobetu nahi dituzten ikastetxeei diru-laguntzak ematea, ingurumenaren aldetik jasangarriagoak izan daitezen.

·        Ikastetxeek jasangarritasunarekin lotutako ekimen gehiago jartzea martxan, eta “Zain Dezagun Planeta” proiektua bezalako topaketa gehiago egiten jarraitzea.

Herritarron ikuspuntutik, honako hau ere eskatzen dugu:
·        Etxebizitzetan, eraikin publikoetan eta enpresetan energia berriztagarriak bultzatzea, hori burutzeko laguntza ekonomikoak emanda.

·        Erakundeek ingurumenaz kontzientziatzeko beharrezko informazio guztia jartzea herritarren esku.

·        Garraio publikoaren erabilera sustatzea, eskuragarria eta erabilgarria izan dadin herritar guztientzat.

·        Gune publikoei etekin handiagoa ateratzea, gune edo puntu berde bihurtuta, herritarrek beren hiria jasangarriago egiten parte hartu ahal izateko.

Bukatzeko, bete nahi ditugun helburuetako bat da ikastetxe guztiek parte hartzea; horrela, gehiago izango gara planeta zaintzearen aldeko borrokan.
Gure agintariei biziki eskatzen diegu gai horiei guztiei emateko erantzuna, eta espero dugu beraien politikak diseinatzean eta ezartzean kontuan hartzea. Era berean, eskatzen diegu erabakiak hartzen diren guneetan proiektu honen berri emateko, eta beti egon daitezela gure ahotsa entzuteko prest, gazteon ahotsa, alegia.

Ez bagara gu, nortzuk? Ez bada orain, noiz?

Bartzelonan, 2014ko azaroaren 15ean

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: