ostirala, azaroa 28, 2014

3.lana: Gabonak: konpromisotik ekimenera!

Hurrengo lana laster datozen Gabonak aroarekin bat dator. 
Ideia zera da: konpromisotik ekimera!
Hau da, aurreko ikasturteetan zer egiten den ikastetxeetan eta zenolako kontsumoa egiten den data hauetan ikusi dugu. 
Orain aurrerapausu bat emango dugu: ikastetxeetan kontsumo arduratsuaren inguruko konpromisoak hartzen dira edo gabon jasangarrien aldeko proposamenak egiten dira. 
Orain, zera jakin nahi dugu, konpromiso edo proposamen horiek garatzeko: konkretuki, zer egingo duzu zuk? 

  • Zer: argazki bat eta azalpen labur bat behar dugu.
  • Nola:
  1. Kartoi mehe arrunt baten edo folio baten, komikietan erabiltzen diren bunbuiloak edo bokadiloak marraztu (eta nahi baduzue moztu).
  2. Barruan zure ekimena idatzi. Mezu laburra eta argia, letra argiz eta lodiz, argazkian ondo ateratzeko eta errez ulertzeko.
  3. Argazkia atera zeu zure bunbuiloarekin (posatzeko adibideak irudi honetan daukazu, baina zure irudimenean konfidantza osoa dugu).
  4. Argazki hori blogera bidali ohiko bidetik (erantsita 'blogger' edo 'gmail' e-helbidetara), zergatik egingo duzuen ekimen hori azalduz.
  • Noizko
Geuk abenduaren 22rako, argazki guztiekin muntaia bat egingo dugu laburpen moduan. Horrela guztien ekimenak ikusi ahal izango ditugu eta ekimen horiek zabaldu edota konpartitu egin dezakegu.
Argazkia pertsona batena, bikote edo talde batena izan daiteke.

Animua!!! 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: