Gure mapa ,Vitoria-Gasteizko hainbat ingurumen
arazo jasotzen ditu ,gure ikasleek jasotako informazioari dagokionez.
Bi arazo nagusi aurkitu dute gure ikasleek :
1.- Jesus Obrero ondoko errepideetan
dagoen gehiegizko kotxe kopuru.
2.- Gure
hirian dagoen ingurumenaren aldeko kontzientziazio falta.
Ingurumen arazoen kausak eta ondorioak:
1.-Gure
errepideetan kotxe mordo bat dabiltza ,eta honen kausa nagusia ,bizikleta
hartzeko jendearen kontzientziazio baxua
litzateke,baita txikitatik askotan erakusten dizkiguten bizitza indibiduala eta
kutsakorraren bizimodua ere.
Arazo hauen ondorio nagusia ,automobilek askatzen
duten kutsadura da ,hau da ,bertan dauden landare ,animali ,pertsona eta
atmosferako ingurumenari kaltetzen dizkieten kutsadura.Guzti honekin,
larritasun ezberdineko gaixotasunak agerrarazi daitezke ,baita inguruko bio
aniztasuna kaltetzea ere.
Leku konkretu honetako berariazko ingurune arazoa litzateke ,hemen bi errepide oso
erabiliak daudelako ,hiriko zentroan ,beraz , egunero ehunka kotxe bertatik
igaroko dira arazoa larrituz.
2.-Gaur egun ingurumen aldeko kontzientzia baxuaren kausa nagusia ,txikitatik
ingurumen aldeko hezkuntza egokia ez dugula jasotzen izan liteke.Dena den
,nahiz eta eskolan ikasi , etxean egoera guztiz kontrakoa ikusten eta ikasten
badugu ,kontrako efektua lortuko da , eta honek ekartzen du jendearen nekea eta
azkenean gauzak ez egiteko joera.
Honen ondorioak ,larriak dira ,gure
ingurumenarekiko kontzientzia galtzea ,ingurumenari egin diezaiokegun gauza on
guztiak alde batera ustea , eta honek ingurumen arazo guztiak larritzea
ekarriko luke : birziklapena , kutsadura , bizitzarekiko errespetua ,…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: