astelehena, maiatza 05, 2014

6. lana eta 7. lana: IRAES aurrera!!!




6. lana: Ingurumen arazoen mapa.

II Estatuko Confint-ean erkidego autonomo ezberdinen berariazko ingurumen arazoen mapa bat eraikiko da. Horretarako erkidego bakoitzeko ordezkaritzak bere mapa burutu eta eraman behar du. Hori dela eta, zera proposatzen dizuegu: IRAESeko ikasle guztien artean EAEko ingurumen arazoen mapa hori eraikitzea.

Orduan, lana zein da?

  1. Zuen ikastetxearen udalerriko edo eskualdeko ingurumen arazorik inportanteenak (ekologikoak, sozialak, ekonomikoak, kulturalak, bioaniztasuna…) bilatu eta aztertu.Adibidez, tokiko arazoak dira hainbat tokitan landare inbaditzailea (baccharis), edo asiako liztorra, edo mugikortasuna eta kutsadura, edo langabezia eta pobrezia...
  2. Hiru-lau garrantzitsuenak aukeratu bidaltzeko.
  3. Gure posta elektronikora zera bidali:
    1. Udalerria edo eskualdea.
    2. Ingurumen arazoaren izena.
    3. Ingurumen arazo horren kausak eta ondorioak.
    4. Zergatik den ingurune horretako berariazkoa.

 Informazio guzti hau gure blogean jarriko dugu eta mapa bat osatzen joango gara.

Epea: ekainak 10era arte.




7. lana: Ekainak 5: Europako Mobilizakzio Eguna

Europako Confint prestatzen ari gara eta, besteak beste, ekitaldi horri bultzakada bat emateko ekintza orokor bat prestatu da Europa mailan: Ekainak 5, Mobilizakzio Eguna.

Horren aurrean, zer proposatzen da? Ba, bi gauza egitea, bi bideo:

-         A bideoa: EA21 programan edo IRAES sare moduan ikastetxean edo herrian edo eskualdean ikasleek egindako ingurumenaren edo jasangarritasunaren aldeko ekintza baten bideoa.

o       Luzera: hiru minutu gehien jota.

o       Testuekin lagundu, ikusten dena ulergarria izan daitezen. Tituluan ikastetxearen izena, herria eta erkidegoa, eta ekintzaren izenburua. Derrigorrezko hizkuntza: ingelesa. Nahi baduzue gehitu dezakezue euskara, gaztelania…

o       Testuak arbela baten, kartel baten, folio baten (argi idatzita)…idatzi eta grabatu dezakezue edo bideoa editatzeko orduan ere sar ditzakezue.

o       Zailtasunak izanez gero: bidali bideoa alde batetik eta testuak bestetik eta guk egingo dugu muntaia.

o       Formatua: mp4, mpg, avi edo wmv.

-         B bideoa: Europa mailan saiatuko da ekimen komun bat eratzen, flashmob berdina Europa osoan eta ekainaren 5ean plazaratu. Flashmob horren pausuak eta koreografia hemen dago. Eta lana da:

o       Ikastetxean proposatzen den dantza hori garatu eta bideoa grabatu.

o       Grabatu ostean gure blogera bidali. Geuk zuen flashmob Euskadiko, estatuko eta Europako blogeetan jarriko dugu.

o       Formatua: mp4, mpg, avi edo wmv.



 Epea: ekainak 10ra arte.


Bitartean, badakizue, blog hau zabalik dago zuen Confint esperientziak kontatzeko, zuen iritziak botatzeko, zuen ekimenak kontatzeko, zuen proposamenak botatzeko...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: