Bazen
behin ohian batean kolibri txiki bat bizi zela. Behin sutea piztu zen basoan
eta animalia guztiak ihes egin zuten antxintxiketan basotik. Animaliak harriduraz begiratzen zuten kolibri
txikia, irten eta itzuli ari zela basotik eta basora, irten eta itzuli, irten
eta itzuli, mokoan ur tantatxoa zeramala. Burlaka hasi ziren, eta batek esan
zion:
-
Horrela
pentsatzen al duzu hiltzea sua?
Eta
kolibriak erantzun zien:
-
Nik
ahal dudana egiten dut.
Kolibriak
asko du irakasteko, txiki-txikia da, erle baten tamainukoa, bere hegazkadak
infinituaren antza du, badaki aurrera eta atzera hegan egiten, haizearen alde
eta kontra, libre eta arina da eta horregatik ez du atsekaberik eta katerik
zamatzen. Bere ahalegin eta ekarpenak xume eta argiak dira, tantaka, tantaka
emankor eta eskuzabal. Kolorez betea eta sentibera da, une guztietan eta
bakoitzean gozatzen du eta mezu sakon, ohartezin eta txiki xuxurlatzen dizkigu.
“Zain dezagun planeta” esaten dute kolibri zaintzaile hauek.
Hona,
Busturiara, Euskadiko Biodibertsitate Zentro honetara hurbildu zareten kolibri
guztiak, ongi etorriak eta eskerrik asko.
Lehenik
eta behin, eskerrik asko kolibri-irakasleei bere lana eta ahaleginak hona
etortzeagatik eta zuei Confint esperientzia eskaintzeagatik.
Eskerrik
asko zuei kolibri-gazteei. Egindako lana zoragarria delako hemen erakutsiko
duzuen bezala.
Eskerrik asko
zuei kolibri laguntzaileak. Ingurugelako kideak hor egongo dira zuen emanaldia
errazago egiten laguntzeko. Baita ere Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako
Zentroko kideak, zeren eta arratsaldean bertan dauden ikasleak hemendik
pasatuko dira ere “zain dezagun planeta” lelopean egiten dutena erakusteko.
Muchas
gracias a los colibrís riojanos, que ya conocen el cuento del colibrí y que han
venido a compartir historias con los colibrís vascos. A ellos les toca preparar
la Confint de La Rioja y con ellos compartimos el I Encuentro de ESenRED en
Pontevedra, con jóvenes de Egibide, y con ellos nos encotraremos en Barcelona.
Bienvenidos.
Eta
kolibri-ekoliderrak daukagu. Boluntarioak eskatu bezain pronto 9 gazte apuntatu
ziren lan hau gidatzeko eta dinamizatzeko. Beraiek dira:
Erik
Onecha (Egibide)
|
Alazne
(Maria eta Jose)
|
Maria
(S Jose Floreaga)
|
Ane
(Orobiog)
|
Lucía
(Ave María)
|
Alaitz
(Elgoibar Ik)
|
Belen
(SJCarmelitas)
|
Joana
(Axular BHI)
Nuria
(Beurko BHI)
|
Eta hitz egiten duen kolibri hau,
JoseManu da, Ingurugelako kidea, aurpegiz agian ez nauzue ezagutzen, baina
posta elektronikoz komunikatzen gara eta blog atzean dagoen astun hori lan
jartzen eta pelmada ematen.
Karpeta bat daukazue: bertan, gaurko
egitaraua daukazue, Brasilen 2010ean gazteek idatzi zuten beraien Arduren Gutuna,
kolorezko paper bat arratsaldean erabiliko duguna ordezkarien hautaketa eta
egunaren ebaluazioa egiteko eta orri pare bat behar izatekotan erabiltzeko.
Beste alde batetik, hemendik Bartzelonara
joango diren ikastetxe ordezkariak hautatuko dira, beraz, egunean zehar hadi
egon nortzuk diren ordezkaririk hoberenak ikusten arratsaldean egingo den
bozketan errepresentaziorik hoberena egiteko. Gaur zuen botoak jasoko ditugu
eta emaitzak inplikatutako ikastetxeekin konpartituko ditugu irakasleen
disponibilidadea jakiteko. Gure ordezkaritza zazpi ikastetxerekin osatuko da,
ikastetxe bakoitzak hiru ordezkari eramateko aukera izango du. Posible
litzateke zortzigarren bat joatea, azkeneko datuen zain. Gastu guztiak
ordainduta egongo dira.
Beno, aurten gazteen Confint gazteen
artean egiten saiatuko gara. Emaitzak arratsaldean ikusiko ditugu.
Alde batetik, irakasleekin magia pixka
bat egingo dugu eta desagertarazi egingo ditugu. Nik ez dakit zer prestatu
duten, baina ziur nago ondo baino hobeto egingo dutela. Eskerrik asko. Aurrera
ekoliderrak!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: