“GAZTEAK ETA HIRIAK”
GUTUNA
V. EUSKAL CONFINT
EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTROA, MADARIAGA DORRETXEA
2014ko apirilak 2
V.
Euskal Confint honetan elkartutako IRAES 21eko gazteek gure hiri eta herriekiko
hartzen ditugun konpromisoak baita agintariei egiten dizkiegu eskaerak ere aurkeztu
egiten ditugu gutun honetan.
Gure
hiri eta herrien egoera ikusita, eta gure eskoletan egindako ekimenak aztertuta,
hauek dira gure konpromisuak:
- Ez dugu hondakinik edozein lekutan botako, gure eskola eta gure hiria ez zikintzeko.
- Birziklatzen eta berrerabiltzen saiatuko gara, adibidez eskolako materiala.
- Oinez, txirrindulaz, patinetez edo garraio publiko erabiliz mugituko gara.
- Jendea kontzientziatuko dugu ingurumen arazoetaz.
- Ingurumen politika kanpainetan parte hartuko dugu.
- Energia eta baliabide natural gutxiago kontsumituko dugu.
Eta hauek dira
gure eskaerak, hiri eta herrietako alkateei eta Euskadiko agintariei:
- Gure konpromisoak bete ahal izateko agintari politikoen laguntza.
- Energia berriztagarriak gehiago erabiltzea, adibidez faroletan eguzki plakak jarri bateriekin gauean argitzeko.
- Bidegorri eta txirrinduentzako aparkaleku gehiago jartzea.
- Kanpainak egitea ingurumenaren alde.
- Hondakinentzako edukiontzi gehiago jartzea eta hobeto kokatzea.
- Kontsumoa txikiagotzea.
- Gazteen ideiak kontuan izatea, gazteentzako foroak zabaltzea eta gazteek parte hartzeko ingurumen aldeko ekitaldi gehiago egitea.
Konpromiso eta
eskaera hauek gazteen artean zabaldu nahi ditugu, beraiek ere parte har dezaten
eta beraien iritzia eman dezaten. Iritzi, idei, eskaera eta konpromiso guzti
hauekin Bartzelonan ospatuko den Bigarren Estatuko KONFINTera joango gara.
IRAES 21 IKASLEAK
Gutunaren pdf-a: hemen daukazue.
Bukaerako paragrafoa aurrera eramate eta beste ekimen batzuk, hurrengo lanak, oporren bueltan. Disfrutatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: