osteguna, apirila 03, 2014

SESZ V Euskal Confint-ean




 IV Sukarrietako Konferentzia
Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan gauden:
  - Rekaldeberri BHI ( Bilbao)
- La Milagrosa (Barakaldo)
ikastetxeetako ikasleek
 “Orain ez bada noiz?, Guk ez bada nork? “
leloaren inguruan, ondoko proposamenak izan ditugu:

  • Ura aurreztu:  kontsumo arduratsua, behar ez dugunean grifoa itxi
  • Zaborra: lurrean ikusten badugu batu eta birziklatzera bota bakoitza bere edukiontzian
  • Produktu kimikoak: hauen kontra manifestatu. Produktu naturalak eta organikoak erabili etxean, fabriketan…
  • Energia: berriztagarria erabili; eguzki plakak, errotak....
  • Bigarren eskuko: jokuak, bizikletak,arropa... erabili edo erosi, baliabideak gutxiago gastatzek honela baliabideak gutxiago gastatzeko
  • Lur emankorra aprobetxatu
  • Janaria etxean prestatu: zabor gutxiago sortzeko
  • Jantokian soberan dagoen janaria aprobetxatu: jendeari emanez edo Konposta eginez
  • Behar duguna bakarrik erosi
  • EA21: kontatu egin duguna eta eskatu IRAES-en sartzea. Gero Confintean parte hartu gazteen ideiak mundura zabaltzeko

…eta zuok ere animatzen zaituztegu egitera!

Sukarrietan, 2014ko apirilaren  3an



Nazioarteko Gazteen Konferentzia: Zain dezagun planeta!




V. Euskal Confint-ean egindako aurkezpena:

Sukarrietan, 2014ko apirilaren 2an


Kaixo, Anek esan duen bezala Sukarrietatik gatoz.

Sukarrietan hiru proiektu desberdin landu ditugu: Ura, Lurra eta Planeta berdea. Naiz eta proiektuak desberdinetan egon,  denok ditugu helburu berdina: Ikastea eta planeta hobetzea.

Planetako egoerarekin kezkatuta gaudenez gure ingurura irten gara aztertzera eta arazorik dagoen konprobatzera. Horretarako, fabriketara, supermerkatura eta azokara joan gara produktuak konparatzera, errekara irtenaldiak ere egin ditugu … gure kezkak argitzeko. Konturatu gara arazoak daudela (erreka kutsatuak, produktu kimikoak elikagaietan, gehiegizko kontsumoa…)

Mundu mailako arazo ugari ere ikusi ditugu:

-         Herrialde batzuetan pertsonek lan asko egiten dute, adibidez,  Indian, Afrikan … eta beraien soldatak oso baxuak dira guk gauzak merkeago edukitzeko eta HORI EZ DA JUSTOA!

-         Basoak mozten ditugu eta lurzorura produktu kimiko asko botatzen ditugu. GEROZ ETA LUR EMANKOR GUTXIAGO DAGO!

-         Munduan, batzuk ur asko erabiltzen dugu eta beste batzuk gutxi daukate. URA EZ DAGO ONDO BANATUTA, gainera guk munduan dagoen ur hori kutsatu egiten dugu

Arazoak ikusi eta gero konponbide hauek pentsatu ditugu:

-         Supermerkatuetan janari naturala erosi

-         Erosi bakarrik behar duguna

-         Soldatetan justizia egotea eskatu

-         Lurra modu tradizionalean landu.

-         Landareei produktu kimikoak bota ordez produktu naturalak erabili.

-         Landare gutxiago mozteko papera birziklatu.

-         Uraren kontsumo arduratsua izan.

-         Zaborra ez bota uretara eta ikusten badugu batu eta kontenedore egokira bota.

Denoi gonbidatzen zaituztegu ideia hauek egitera Planeta hobeago bat lortzeko. Guztion artean izango da posible!

 Eskerrik asko eta animo, denon artean lortuko dugu!

ZAIN DEZAGUN PLANETA!

Sukarrietan, La Milagrosa eta Rekaldeberriko ikasleak



  


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: